Genitibologia

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-12-12 09:30
1

Zeren ala nongo? Horra askotan entzuten den galdera. Jakina denez, euskarak bi genitibo mota ditu: leku-genitiboa (nongo) eta edutezko genitiboa (noren). Izendapen horiek, ordea, nahasgarri samarrak izan daitezke.

Ezaguna da, orobat, genitibo bakoitzaren sakoneko egiturak argitu ohi dizkigula zalantzak.

autoaren bolantea ---> autoak duen bolantea
autoko bolantea ---> autoan dagoen bolantea
Hala ere, adibidean ikusten denez, azalbide horrek ez ditu (ez horixe) zalantza guztiak uxatzen.

Estu lotuta daude bi genitibo moldeak, barren. Aditz-morfologian, kasurako, nahaste ageri dira -(r)en eta -ko etorkizun-markak, esanahi bera dutela:
ikusiko = ikusiren
joango = joanen
Euskalkien arteko bereizgarri ezagunenetako bat da hori, baina semantikoki berdin-berdinak dira bi formak. Dialektologian sartu gabe ere, esan dezagun ekialdeko aldaera gehienetan n amaierako aditzek bakarrik hartzen dutela zereni dagokion forma (beste euskalkietan inoiz ez).

Banaketa dialektala, berriz, harago doa. Esaterako, Bizkai-Gipuzkoetan txoil arrunta den etxeko giltza Malerrekan, esaterako, etxearen giltza da. Beraz, banaketa semantikoa barik, sarri askotan, dialektala izaten da alde hori.

Guztiarekin ere, ukaezina da hasieran agertu dugun premisa, alegia, sakoneko egiturak azaleratzen duela genitibo bakoitzaren adiera zehatza. Izan ere, askotan nahitaezkoa da bereizkuntza semantikoak egitean. Erabil ditzagun buruan perpaus hauek:
Frantziako iparraldean / Frantzia iparraldean Normandia dago.
Frantziaren iparraldean Ingalaterra dago.
Argi dago bi sintagmen arteko aldea zertan den: Normandia Frantzian dago, baina Ingalaterra, ez.

Jar dezagun beste adibide bat:
Parisko plano hori 1767. urtekoa da.
Parisen plano
hori 1767. urtekoa da.
Esplikazioa antzekoa litzateke: Parisko planoa Anberesen planoa izan liteke, baina Parisko Biblioteka Nazionalean gordeta egon, esaterako.

Leku-izena ergo leku-genitiboa automatismoaren adibide paradigmatikoa historia da: Frantziako historia erabiltzea, eta ez, Frantziaren historia. Biak aukerako izan daitezkeen arren, ez dute gauza bera adierazten. Ohikoena da, hala ere, Frantziak izan duen historiaz aritzea (alegia, Frantzia historiaren subjektua izatea), eta halakoetan, Frantziaren historia behar genuke, gehienetan leku-genitiboa erabiltzen den arren (Googlen: "Frantziako historian", 69; "Frantziaren historian", 31).

Mikel Taberna

Mikel Taberna 2010-02-16 15:04 #1

Egun on, Iñigo

Gustura irakurri dut zure artikulua. Neronek ere
duda egin izan dut frankotan "zeren" ala "nongo" behar ote
zuen, bestek idatzitako zerbait ikustean edo nik idatzi behar izan dudanean.
Uste dut argi plazaratu duzula gaia, eta kontuan hartzeko adibideak eman
dizkiguzula.

"Frantziako historia" - "Frantziaren historia" dela eta
egiten dituzun gogoeten haritik (zein behar lukeen, baina zein den nagusi
Interneten), "gerrikoa" hitza atera nahiko nuke zure plaza honetara,
baina Geografian ematen zaion adierarekin.

"Cinturón de Pamplona" itzuli beharra egokitu zaigu
("Iruñerria" hitzak ez digu balio; "Iruñeko eskualdea" edo
gisakoek ere ez -

Añorbe,
Zirauki, Eugi, Lantz, Larraintzar, Mañeru, Elo, Obanos, Gares, Zubiri... herriak sartu dituzte "cinturón" horretan-),

eta hor ibili gara: "Iruñeko gerrikoa"
ala "Iruñaren (Euskaltzaindiak "Iruñearen", baina guk ofiziala erabili
behar) gerrikoa".

Nire iritziz "Iruñaren" behar luke hor, baina egia da irakurrita edo
adituta bitxi samarra egiten zaigula.

Ibili naiz Interneten antzeko kasuak begiratzen eta Donostiarena aurkitu dut.

"(Segundo) cinturón de San Sebastián"

"Donostiaren gerrikoa", behin besterik ez da ageri.

"Donostiaren bigarren gerrikoa", inoiz ere ez.

"Donostiako gerrikoa", 6 aldiz.

"Donostiako bigarren gerrikoa", 9.150 aldiz.

Badirudi oso oker nabilela... Edo zer iruditzen zaizu zuri (edo zure txokoa
bisitatzen dutenei)?
Oharra: azkenean "Iruña inguruko gerrikoa" ematea erabaki dugu

Mikel Taberna
(Nafarroako Gobernuko Itzulpen Ataleko itzultzailea)

Utzi iruzkina: