Zimeriera
Hari askoko mataza da Italo Calvinoren Se una notte d´inverno un viaggiatore hura (1979). Funtsean, literatura-sorkuntzari buruzko artefaktu bat da, ironiaz bezainbeste jakitatez betea, Borgesen estilokoa.
Guk aipu txiki bat aldatu dugu hona, euskara berbakizun hartzen dela eta. Liburuko pertsonaia nagusia unibertsitatera doa, liburu "osagabe" bati buruz galdezka. Liburua hizkuntza ahantzi batean idatzia omen dago, zimerieraz, baina ezer ez da izango dirudien bezalakoa; ez, liburua; ez, hizkuntza (Calvinok asmatua); ez, deus ere.
Aukeratu dugun pasartean, zimeriera-irakasleak harrera egiten dio protagonistari, bere bulego galduan, liburu artean aldi berean setiaturik eta babesturik.
Nor etorriko da, ba? Nor gogoratu da zimeriarrekin? Hizkuntza biziberrituen arloan bada erakargarriagorik... Euskara... Bretainiera... Erromintxela... Denek ematen dute izena horietan... Ez dute hizkuntza ikasten; inork ez du halakorik nahi... Eztabaidagaiak nahi dituzte; ideia orokorrak, beste ideia orokor batzuekin alderatzeko. Nire lankideak egokitu dira horretara; zer eska hura eskain; ikastaroen izenetan igarri da: "Galesaren soziologia", "Okzitanieraren psikolinguistika"... Zimerierarekin ezin da.Gaur egun, beharbada, irakasgaien izenei europartasuna eranstea da gakoa; konkretutik orokorrera pasatu gara.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: