Fotokopia-josleak

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2010-09-09 19:54
1

Askotan itzuli behar izan ditut liburuak dendetan: batean, orrialde batzuk inprimatu gabe zeudela; bestean, gaizki gillotinatuta zegoela liburua.

Azkenaldian, berriz, beste arrazoi bat izan dut liburu bat itzultzeko, baina, oraingoan ezin... Ezin, ezin liezadaketelako eman baleko ale bat. Ezin, dendan arranpalo-begiz begiratuko lidaketelako.

Kontua zer den, ederki bedeinkatutako liburu bat erosi, Harold Bloom-en kanonekoa, hiru unibertsitateren laguntzaz karrikaratua, zuzentzaileduna, izen handiko itzultzaile batek euskaraz paratua. Eta, hala ere, hura komunztadura falten ugaria, hura akats elemenia.

Ez dut atsegin neure burua hilduratzea, baina amaitu egin dut liburua (liburu bikaina, bestetik).

Erredakziorik gabeko argitaletxeak fotokopia-josle hutsak dira.

Jon

Jon 2010-09-16 10:36 #1

<p>Izen handikoa izateak ez du esan nahi bere lan guztiak bikainak direnik.</p>

<p>Zoritxarrez herrialde honetan garrantzia handiegia ematen zaio izenari.</p>

<p>Aio</p>


Utzi iruzkina: