Volgako zirgariek ere erreparatu diote argitaletxe batzuen hutsegiteen gatz-ozpinduari parodia honetan.


Askotan itzuli behar izan ditut liburuak dendetan: batean, orrialde batzuk inprimatu gabe zeudela; bestean, gaizki gillotinatuta zegoela liburua.Azkenaldian, berriz, beste arrazoi bat izan dut liburu bat itzultzeko, baina, oraingoan ezin... Ezin, ezin liezadaketelako eman baleko ale bat. Ezin, dendan arranpalo-begiz begiratuko lidaketelako.Kontua zer den, ederki bedeinkatutako liburu bat erosi, Harold Bloom-en kanonekoa, hiru unibertsitateren laguntzaz karrikaratua, zuzentzaileduna, izen handiko itzultzaile batek euskaraz paratua. Eta, hala ere, hura komunztadura falten ugaria, hura akats e...