Askok ezagutuko duzue Londreseko Oyster txartela. Izen xelebrea inondik ere (badaezpada ere, "ostra" esan nahi du). Jakin-minak hartaraturik, Wikipedian aurkitu nuen azalpena. Appella izeneko enpresa batek bataiatu zuen txartela, eta, hara, enpresa horren egitekoa horixe da, gauzei izena ematea (eta ez izana).Ahal baduzue, sartu haien webgunean, zinez bitxia da eta. Halako lanik hartuko nuke nik. Really.
Lehengoan entzun nion itzal handiko idazle bati, ozen irakurtzen ari zela: "... zuen izenak ere ez genekizkien esaten". Eta gomutara etorri zitzaidan "lan horiek egiten jarraitu zituen" eta antzekoak ere inoiz entzun ditudala.Batzuetan penatu egiten naiz gure bide-erakusleei entzunda.
Egunokin, besteak beste, Stefan Zweig-en Mendel el de los libros liburuxka xume bezain hunkigarria irakurri dut.[...] bakarra dena gero eta baliotsuagoa da, ezinbestean oro berdintzen ari den gure mundu honetan.Duela laurogei urte, 1929an, idatzi zuen Zweig-ek. Ez zuen, hala ere, igarri hamabost urte geroago liburuko pertsonaiaren patu petral bera izango zuela.Leku berezia egina diot austriar idazleari, Henry Jamesekin batera, nire liburutegian.
Puntuazioa. Horra hor kalapitarako modurik seguruena. Nori irakatsi diote puntuatzen? Inori gutxiri. Ikasi duenak bere kasa egin du (han-hemen liburuak irakurriz) edo ikastaro bereziren batean, baina egingo nuke hezkuntza arautuan (unibertsitatean ere bai) zeharo bazterturik dagoela.Nik beti gairik nahienen zerrendan izan dut, iruditzen baitzait (ez niri bakarrik, hala ere) puntuazioa testuen hezurdura eta egituraren erakusgarri dela.Itxuraz idorra izan arren, izan da gaia modu atseginean aurkeztea lortu duenik ere. Horra hor Lynne Truss-en Eats, Shoots & Leaves zoragarria (Prophi...
Gaurkoan, deontologia-arazo bat dakarkizuet. Zilegi al da inoren idatziak erabiltzea gaizki eginen adibide gisa? Baten batek esango dit haizu dela baina itsusia.Denboragarrenean, egiantz handiko adibideak asmatzeko ahalmena garatu dut (hala uste dut nik, behintzat), egileei baimen eske ez hastearren. Gainerakoan, nik zuzendu gabekoetatik hartzen ditut etsenpluak, argitaratu dena denon ondare eta ondasun delakoan.Dena den, lastima da egunero benetako testuetan hainbeste jakingarri aurkiturik ere horiek ezertarako ere ez izatea.Jakina, beti duzu adibidea maskaratzea edo atsaguretzea, inork ta...
Korrika, antxintxiketan, arin-arinka, arineketan, galapan, karraderan, lasterka, arrapaladan... Biziaren lasterra.
Kulturak badu, ezbairik gabe, eraginik irudi erretorikoen hautuan.Pamuken Other Colours liburuan, konparantza txundigarri hau aurkitu nuen duela hilabete batzuk:Patata frijituak bezain horia zen argi bat jabetu zen gelaz. (341. or.)
13. Debaldeko hitzak baztertuIdazkera ahaltsua zehatza da. Esaldi batean, ez litzateke alferreko hitzik izan behar, edo paragrafo batean, alferreko esaldirik, hain zuzen ere, margolan batek debaldeko marrarik edo makina batek alferreko zatirik ez daukaten arrazoi beragatik.Horietariko batzuk erlatibozko esaldiak dira.?Ezetz esaten ez dakien pertsona da hura.Hark ez dakit ezetz esaten.Zehaztasunaren legea urratzeko modu arruntenetako bat da ideia bakun bat, urratsez urrats, hainbat esaldi edo perpaus beregainetan ematea, esaldi bakar batean egoki moldatu beharrean.Macbeth handinahia izan zen...
Lehengo batean, lagun batek eman zidan The Interpreter´s Friend web-orriaren berri. Interpreteek badakite jakin beren buruari barre egiten.
Asko aldatu da euskara klasikoen sasoitik gaurko prosara. Bilakaera hori, ikuspegi lexikografikotik, ikertzen ari dira EHUko Euskara Institutuan, Lexikoa atzo eta gaur egitasmoaren bidez.Kontuak kontu, askotan azaleratzen dira bilakaera horren erakusgarriak. Esate baterako, har dezagun zuzendu aditza.Josebagana zuzendu zen azkenean: "Har ezazu karta bat, nahi duzuna, eta bota mahaira". (B. Atxaga: Soinujolearen semea)Hitzik ere ez zion zuzendu. "Jainkoarren, neska honen ederrak ez du parerik, baina ezjakina edo mutua izan behar du", egin zuen erregeak bere baitan. (Anonimoa / P. Zubizarreta...
"Idazkolako takatekoak" honetan, adierazpen idatziaren alderdi guztiak landu nahi ditugu: testuen iruzkinak egin, idatzi zaharrak landu, proposamen berriak saiatu, estilistika jorratu, hizkuntzalaritza testualaren bideak ikertu, itzulpengintzara hurreratu... (Iñigo Roque)
Santa Teresa Abilakoak ere "castillo interior" aipatzen zuen.
Eskerrik asko, Idoia. Kontuan izango dut proposamena.Segi ondo.