Adibideak

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-04-06 07:46
2

Gaurkoan, deontologia-arazo bat dakarkizuet. Zilegi al da inoren idatziak erabiltzea gaizki eginen adibide gisa? Baten batek esango dit haizu dela baina itsusia.

Denboragarrenean, egiantz handiko adibideak asmatzeko ahalmena garatu dut (hala uste dut nik, behintzat), egileei baimen eske ez hastearren. Gainerakoan, nik zuzendu gabekoetatik hartzen ditut etsenpluak, argitaratu dena denon ondare eta ondasun delakoan.

Dena den, lastima da egunero benetako testuetan hainbeste jakingarri aurkiturik ere horiek ezertarako ere ez izatea.

Jakina, beti duzu adibidea maskaratzea edo atsaguretzea, inork tankerarik ez hartzeko maneran.

Bide batez, nola idatzi Hiztegi Batuak jasoak ez dituen hitz hauek?

Denboragarrenean ala denbora garrenean?
Atsaguretu ala atso-aguretu?
Hari batetik tiraka hasi, eta jertsea desegin.

Patxi

Patxi 2009-04-08 12:34 #1

Zehazki "gaizki eginen adibide" ez baizik "beste aukera (nire/askoren iritziz hobe) baten erakusgarri" gisa hartuz gero, uste dut zilegi eta haizu dela inoren adibide benetakoak erabiltzea, eta ez duela zertan itsusi izan.

Bukaerako galderei buruz: "Denboragarrenean" idatziko nuke nik 8eta EPGn Patxi Iturritegi, Xabier Mendiguren Elizegi eta IƱigo Aranbarriren adibideak ageri dira.

Eta ez daki "atso-aguretu" forma esplizitua hobetsiko nukeen ala "atsaguretu" edo "atxauretu" fonetikoak; beharbada, erdibideko hori, "atsaguretu" (hiztegi batek badakarrela ikusi dut Interneten).

Ongi ibili!

Block

Block 2009-04-15 09:20 #2

Arrazoi duzu, Patxi. Hasi behar genuke ondo-gaizki dikotomia gainditzen, batez ere hizkuntza-kontuetan (matematikan besterik izango da, ez jakin); izan ere, askotan zuzenketak egin barik hobekuntzak proposatzen ditugu. Hortik zuzenkizun hitza.

Utzi iruzkina: