Idazkolako takatekoak

Publizitatea toles eta azpildura ugariko jarduna da. Badira esanahi garbirik gabeko iragarkiak, iragarki-itxurarik ez dutenak, ukabilkada bezalakoak, lo-belar ostekoak...Dena den, iruditzen zait mezuak argia izan nahi duenean, ez litzatekeela nahasbiderako aukerarik egon behar. 1) Ezker Batuaren iragarkiaEta100.000bagina?Izango bagina ala majina?2) Caixaren iragarkiaAurreztu nahi duzun bezalaNahi duzun bezala aurreztu ala...?


Ostiralean Bienvenue chez les Ch´tis filma ikusi nuen; hobeto esateko, Bienvenidos al Norte.Gaztelaniaz ere, bizi eta irrigarri joan zen dena. Berealdiko ahalegina egin dute egokitzaileek pikardieraren (edo ch´ti hizkuntzaren) ezaugarri fonetiko-lexikoak gaztelaniara ekartzen, ikuslea ezeren faltarik ez izateko maneran.Interesgarria litzateke elkarrizketa-pasarte batzuen itzulpenak alderatzea.


Harrituak

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-02-12 08:00

Oso gai labainkorra da, eta ez dakit bide hau hartzera maiz menturatuko naizen, baina on litzateke aldiro gure egunkari eta politikarien adierazpen eta esanak aztertzea.Lehengoan, "bitxi" hau aurkitu nuen El Correo Españoleko edizio digitalean. Según fuentes de la lucha antiterrorista, A y B han sido arrestados en Vitoria, mientras que C ha sido detenido en Salvatierra-Agurain (Álava). En Guipúzcoa, las fuerzas de seguridad han detenido a D, en San Sebastián, y a E en Usurbil. F, G y H han sido sorprendidos en Vizcaya. (El Correo Español, 2009/01/23)Esanda gaudenez, hitzek esanahia hartzen ...


Mitxel Kaltzakorta irakasleak bi artikulu jakingarri argitaratu ditu galdegaiaren erabilerari buruz, Euskalingua aldizkarian. Hemen bata, eta hemen bestea.Herri-ipuinetan aztarrika aritu da Kaltzakorta, galdegaiaren joerak ipi-apa guztiekin argitu nahian.Komeni da, orobat, Bittor Hidalgok egindako lan eskerga gomutara ekartzea berriro ere.


Pragako Udal Liburutegiaren sarreran eskultura berexi bat dago. Matej Kren izeneko eslovakiar artista batena da, eta "Hizkuntza" deritzo. Liburuz osaturiko zilindro bat da, erdi-parean bulba edo sugar (ez jakin) itxurako irekigune bat duena. Barruan kirik eginez gero, hauxe ikusten da:Ispilu batek infinituraino eramaten du liburu-dorrea.* Argazkiak Arraterenak dira.


Batzuetan begiak ustekabeko lekuetan pausatzen dira. Lehengo batean, zerbitzu(a) eman esapidearekin topo egin nuen testu batean.Eta, jakina, tatxarik gabekoa begitandu zitzaidan (alegia, ez zegoen zer zuzendu hartan), baina halako zimiko batek eraman ninduen Orotarikoan zoko-miran aritzera. Han, zerbitzu emanen aztarnarik ez zen ageri inon; zerbitzu egin, zerbitzatu, zerbitzu errendatu... jasota daude, baina eman aditzaren bihirik ere ez.Gaur egungo erabileran, aldiz, jaun eta nagusi da zerbitzu(a) eman esapidea; Ereduzko Prosa Gaur datu-basean bilatzea besterik ez dago.Dena den, interesgar...


Atzo Guggenheimen izan nintzen beste bi lagunekin batera, Ismail Kadaré idazle ezagunaren hitzaldia entzuteko asmoz. Alhondiga fundazioak antolatu zuen ekitaldia, "Gutun Zuria" jardunaldien barruan.Ordubeteko tartea eman zieten itzultzaileari, interpreteari eta idazleari biografiaz eta autobiografiaz jarduteko. Kadaré erlojua eskuan iritsi zen mahaira, eta hantxe eduki zuen ekitaldi osoan.Halako batean, itzultzaileak (elkarrizketatzaileak) galdera burutsu horietako bat egin zion Kadaréri:Duela berrogei urte Harrizko kronika liburuan agertu zenuen umezaroko giroa berriro landu duzu azken lan...


Oraingoan ere, elurtea datorrela. Kepa Diegezen testu hau gomendatzen dizuet, denborale hitzaren mugei begi emateko. Labur-zurrean, denboralea itsasoko ekaitza gogorra da; gainerakoak ekaitzak dira; edo elurteak, euriteak, euri-erauntsiak...Hitz beste eginda, begira nolako testua aurkitu genuen, duela aste batzuk, Berria egunkariaren edizio digitalean. (Badakigu arin-arinka aritzen direla kazetariak webguneak elikatzeko lan horretan).Lakuan goizeko 10:00etatik bilera egin du Eusko Jaurlaritzako Krisi Mahaia. Barne Saileko ordezkariek hartu dute parte, baita Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako d...


Guztiz ederra da Budapesteko Liburutegi Nagusia, Ervin Szavó liburutegia. Aretorik ikusgarrienak jauregi neobarroko batean daude, baina erdiko patioa eta haurren txokoa ere zoragarriak dira.Hemen duzue jantokiko argazki bat. Gaur egun irakurgela bihurtua dago, jakina. * Argazkiak Arraterenak dira.


Ikusgarriro zabaldu da gure artean begira postposiziozko makulu gisa, nire ustean, ez hanka ez buru ez duen testuinguruetan. Batzuei ondo jotzen die, gainera (inguruan galdetuta).Zerura begira dago; amari begira zegoen; umearen begira dago; begira gaitzazu gaitzetik... Ugari dira begira eta begiraturen erabilerak testu zaharretan.Ez ditut nik erabat gaitzetsiko irudizko erabilera berriak, baina ohartu behar genuke, behinik behin, ez direla tradiziozkoak eta badela molde egokiagorik (jatorragorik esan behar nuen, baina).Hizkuntzaren erabilerari begira, oraindik ez dugu aurreratu nahi genukee...


notebook 1456151871057

"Idazkolako takatekoak" honetan, adierazpen idatziaren alderdi guztiak landu nahi ditugu: testuen iruzkinak egin, idatzi zaharrak landu, proposamen berriak saiatu, estilistika jorratu, hizkuntzalaritza testualaren bideak ikertu, itzulpengintzara hurreratu... (Iñigo Roque)