Harrituak

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-02-12 08:00

Oso gai labainkorra da, eta ez dakit bide hau hartzera maiz menturatuko naizen, baina on litzateke aldiro gure egunkari eta politikarien adierazpen eta esanak aztertzea.

Lehengoan, "bitxi" hau aurkitu nuen El Correo Españoleko edizio digitalean.

Según fuentes de la lucha antiterrorista, A y B han sido arrestados en Vitoria, mientras que C ha sido detenido en Salvatierra-Agurain (Álava). En Guipúzcoa, las fuerzas de seguridad han detenido a D, en San Sebastián, y a E en Usurbil. F, G y H han sido sorprendidos en Vizcaya. (El Correo Español, 2009/01/23)
Esanda gaudenez, hitzek esanahia hartzen dute diskurtsoko harreman-sare sarri eta trinkoan. Sorprendidos horrek duen konnotazioa garbia da: gaiztakeriaren batean harrapatu dituzte (koilara zopetan); alegia, esaldiak "epaitu" egiten du atxilotua.

Ez da gure asmoa, hala ere, deontologia-leziorik ematea, ezta hurrik eman ere. Litekeena da kazetaria, besterik gabe, sinonimo baten bila aritzea, detener aditza behin eta berriro ez errepikatzearren. Dena den, batzuetan ezinbestekoa da errepikatzea; ez dago beste itzurbiderik (denotatu bakarrik egin nahi badugu, jakina).
F, G y H han sido detenidos en Vizcaya.
Esaldiak euskaratu behar izanez gero, beharbada, honela egingo genuke:
F, G eta H atxilotu dituzte Bizkaian. (konnotaziorik gabe)
F, G eta H harrapatu/atzeman dituzte Bizkaian. (konnotazioduna)
Ez dut uste bigarrenak erdarazkoaren kutsu berbera duenik, baina aski izan behar luke.


Utzi iruzkina: