Aspaldi ez dela, Jainkoaren haserreaz aritu ginen hemen. Kasualitatea zer den, lehengo igandean topo egin nuen esapide horrekin, atzera.Batetik, Ramon Saizarbitoriak erabiltzen du Egunero hasten delako liburuaren azken berrargitalpenaren hitzaurrean (gomendagarria, haren hizkuntzaren ikuspegian sakondu nahi duenarentzat).Eta berak [Jose de Artetxek], orduan, sabaia dardara suminkorrez seinalatuz, "barkamena eskatu behar diozu Euskal Herriari belauniko" esan zidan, bere ahots burrunbatsuaz Jainkoaren hirak hartuta.Bestetik, Saint-Exupéryk ere erabili zuen Gaueko hegaldian, eta Koldo Izagirre...
Lehengo batean, lagun batek, Itziarrek, esaldi hau bidali zidan, iritzi eske.Lan hori biharkorako behar dut.Ez zen, ez horixe, esaldiaren agindu-kutsuak harritu ninduena (horixe behar genuen), ezta nire laguna ere.Kontua da azkenaldian nabarmen ugaritu direla horrelako egiturak.Gaurkorako amaituko dut.Gaurkoan eguraldi narrasa izango dugu.Euskaltzaindiak ere badaezpadakoen atalean sartu du gaurkoan.gaurkoan adlag. h. gaurJakina, debekua ez da erabatekoa. Arazoa da gaurkoan gaurren partez erabiltzea, hura erabiliko genukeen lekuan. Nire iritzian, eder edo dotore ustean erabiltzen da gaurkoan...
Zergatik uzten dira liburuak bazterrean amaitu barik? Ezagutzen dut Otto Pette edo Elurra, esaterako, amaitu ezinik liburu zokoratuen apalategian utzi dituen lagunik. Eta ezagutzen dut liburu horiek loriaturik irakurri dituenik ere. Jaidurek, ohiturak, gustuak, uneko aldarteak... zer agintzen du amore emate horretan? Azkenaldian, Claudio Magris izeneko italiar idazle baten liburua irakurtzen aritu naiz, Danube (The Harvill Press, 2001). Lehenbizi esku artean hartu nuen Budapest-eko denda batean, Lipótváros auzoan. Erakargarria gertatu zitzaidan; bidaia-liburua zirudien, histo...
Gaur, liburu-proposamen bat dakarkizuet: Zientzia eta teknikarako euskara. Eta, bide batez, elkartasunezko besarkada bat bidaliko diogu beti hain atsegin hartu gaituen zuzentzaile historiko bati, Joserra Etxebarriari.
Astelehen goizetan usu izaten dira asteburuko auto-istripuei buruzko albisteak irratietan. Atzo, lanerakoan, zorigaitzezko albiste sorta entzun nuen autoko irratian.Dos jóvenes de Alsasua y Lekunberri fallecieron ayer en un accidente de tráfico.Euskaraz ere, halakoak entzuten dira.Altsasuko eta Lekunberriko bi gazte hil ziren...Zalantza eragiten du esapide horrek. Zer esan nahi du?Altsasuko gazte bat eta Lekunberriko beste bat hil ziren...?Altsasuko bi gazte eta Lekunberriko beste bi hil ziren...?Baten batek pentsa lezake: Eta bina gazte? Bada, ez. Banakariak ez du horretarako aukerarik ema...
Buruan erabili dut erregistroen kontua, adibide argigarriren bat bilatzeko asmotan. Zerbait, behintzat, bururatu zait. Har ditzagun eremu semantiko bertsuko aditz batzuk.Maila jasokoakgaitzitu / gaitzi (izan)samurtukoleratuMarkagabeakhaserretusuminduerresuminduMaila apalekoaksutusutan jarrimuturtumuskertuBadakit sailkapena naïf samarra dela, baina nolabait oratu behar genion gaiari, eta, hara, hau oharretarako koaderno xume bat baizik ez da. Bidenabar: ez ahaztu erregistroaz ari garela eta ez haserretasun-graduaz. Abiapuntua edo izaria eguneroko euskara batua izan da. Nik beti esaten dut ba...
Xabier Amurizak kaleratu berri du beste liburu bat, Joan ziren izenekoa. Nahi duenak eskuragarri du idazlearen blogean.Nik, hala ere, sartaurreari erreparatu diot, hizkuntza-ereduari buruz zenbait juzgu eta iritzi agertzen baititu. Suizidio linguistiko probintziano eta antzeko beste "lore" batzuk erabili ditu gaur egungo hizkuntza-ereduaz aritzean.On litzateke horri buruz iruzkin txiki bat egitea. Baten batek horretarako trenpu onik badu, hementxe egingo diogu lekua.
Askotan hitz egin dugu erregistroaz txoko honetan. Harrigarria da zer-nolako testutan ikusten den, esaterako, izorratu aditza, apurtu edo hondaturen partez, irakingailu, uhin elektromagnetiko edo teknolektoko antzeko hitzen ondoan.Hona atzo gaueko albistegiko izenburuetako bat (gutxi gorabehera):Sei urteko haurra egurtu zuten ama eta aitaordea kondenatu dituzte 20 eta 22 urteko kartzela-zigorrera.Ez egurtu, ez dantzatu, ez astindu... Beste aukera asko badira: jipoitu, jo, tratu txarrak eman...
Laster izango dira hamar urte testu-zuzenketan dihardudala. Batzuetan, iruditzen zait ez nukeela jakingo bestela ateratzen bizimodua. Beste batzuetan, beste edozer egin nahi nuke. Sentipen horiek, hala ere, lanbide guztietako giza jendeei ausiki egiten diete.Gogoan dut hasieran azaldu behar izaten nuela zer egiten nuen. Jende askok ez zuen ulertzen zertarako zuzentzen diren testuak; ez ziren jabetzen zuzenketaren premiaz.Lehengoan, telebistan Jude Law segaila ikusi nuen zuzentzailearen papera jokatzen, The Holiday filmean. Atzo arratsaldean, Cesare Battistiri buruz informazioa bilatzen ari ...
Lehengo batean, "Sustraiak" telebista-saioan, Orozkoko alkateak adierazpen hauek egin zituen herriko abere-azokaren karietara:Gu gure dau [...] gure doguna jendea etorteko. [...] Eta bueno apurka-apurka dago hobeto ganadue, eta bueno [...] aber badago ekarri Euskal Herriko hobeto buruak.Gure irakasle batek esaten zuen euskararik txarrena erdara dela. Dena den, komeniko litzateke nor bere mugen jakitun izatea, nahiz eta onargarriaren mugak apur bat lausoak diren. Gutxi gorabehera hauxe esan nahi izan zuen asmo oneko gizonak:Gure doguna da jentea etortea. Ganadue gero eta hobie da, eta, bueno...
"Idazkolako takatekoak" honetan, adierazpen idatziaren alderdi guztiak landu nahi ditugu: testuen iruzkinak egin, idatzi zaharrak landu, proposamen berriak saiatu, estilistika jorratu, hizkuntzalaritza testualaren bideak ikertu, itzulpengintzara hurreratu... (Iñigo Roque)
Santa Teresa Abilakoak ere "castillo interior" aipatzen zuen.
Eskerrik asko, Idoia. Kontuan izango dut proposamena.Segi ondo.