Biharkorako
Lehengo batean, lagun batek, Itziarrek, esaldi hau bidali zidan, iritzi eske.
Lan hori biharkorako behar dut.Ez zen, ez horixe, esaldiaren agindu-kutsuak harritu ninduena (horixe behar genuen), ezta nire laguna ere.
Kontua da azkenaldian nabarmen ugaritu direla horrelako egiturak.
Gaurkorako amaituko dut.Euskaltzaindiak ere badaezpadakoen atalean sartu du gaurkoan.
Gaurkoan eguraldi narrasa izango dugu.
gaurkoan adlag. h. gaurJakina, debekua ez da erabatekoa. Arazoa da gaurkoan gaurren partez erabiltzea, hura erabiliko genukeen lekuan. Nire iritzian, eder edo dotore ustean erabiltzen da gaurkoan (haratago edo nolaz ere bai, bestetik; ez dagokien lekuan, jakina).
Noiz erabil ditzakegu biharkoan edo gaurkoan? Izenen bat isilean dagoenean:
Gaurkoan [gaurko saioan] haurren elikaduraz solastatuko gara.
Biharkoan [biharko entrenamenduan] abdominalak egingo dituzue.OEHk honela jaso du:
- GAURKOAN. Hoy. Cf. gaurkoan (="gaurko dotrinan, gaurko erakutsian") en Mg CO 71, Gco II 21 y fB Ic II 183.Eta, esan beharrik ez dago, gainerakoan gauzak gaurko edo biharko egin behar izaten dira.
Iruzkinak
Miren 2009-01-27 08:25 #1
<P>Ez ahaztu gauzak atzorako ere egin behar izaten direla lantzean... </P>
<P>Eskerrik asko oharrongatik, apurka-apurka ari gara, ari gara ikasten!</P>
Block 2009-01-27 09:33 #2
Bai, nahi baino gauza gehiago izaten dira atzoko.<br>
Utzi iruzkina: