Kategoria: biharkorako
Lehengo batean, lagun batek, Itziarrek, esaldi hau bidali zidan, iritzi eske.Lan hori biharkorako behar dut.Ez zen, ez horixe, esaldiaren agindu-kutsuak harritu ninduena (horixe behar genuen), ezta nire laguna ere.Kontua da azkenaldian nabarmen ugaritu direla horrelako egiturak.Gaurkorako amaituko dut.Gaurkoan eguraldi narrasa izango dugu.Euskaltzaindiak ere badaezpadakoen atalean sartu du gaurkoan.gaurkoan adlag. h. gaurJakina, debekua ez da erabatekoa. Arazoa da gaurkoan gaurren partez erabiltzea, hura erabiliko genukeen lekuan. Nire iritzian, eder edo dotore ustean erabiltzen da gaurkoan...