Zuzendu

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-03-30 07:55

Asko aldatu da euskara klasikoen sasoitik gaurko prosara. Bilakaera hori, ikuspegi lexikografikotik, ikertzen ari dira EHUko Euskara Institutuan, Lexikoa atzo eta gaur egitasmoaren bidez.

Kontuak kontu, askotan azaleratzen dira bilakaera horren erakusgarriak. Esate baterako, har dezagun zuzendu aditza.

  1. Josebagana zuzendu zen azkenean: "Har ezazu karta bat, nahi duzuna, eta bota mahaira". (B. Atxaga: Soinujolearen semea)
  2. Hitzik ere ez zion zuzendu. "Jainkoarren, neska honen ederrak ez du parerik, baina ezjakina edo mutua izan behar du", egin zuen erregeak bere baitan. (Anonimoa / P. Zubizarreta: Mila gau eta bat gehiago)
  3. Eta ez zen ohartu neskak zuzendu zion begirada bitxiaz. (L.N. Andreiev / J. Morales: Zazpi urkatuak)
Orotarikoan bilatuz gero, horrelako erabilerek ez dute ia lekurik (batere ez), ezta Euskal Hiztegian ere. Beste molde batzuk batzuk ageri dira horien partez: (1) Josebari mintzatu zitzaion azkenean. (2) Hitzik ere ez zion egin. (3) Eta ez zen ohartu neskak egin zion adikune bitxiaz. Badira beste aukera hipotetiko batzuk, jakina.


Utzi iruzkina: