Kategoria: zuzendu
Asko aldatu da euskara klasikoen sasoitik gaurko prosara. Bilakaera hori, ikuspegi lexikografikotik, ikertzen ari dira EHUko Euskara Institutuan, Lexikoa atzo eta gaur egitasmoaren bidez.Kontuak kontu, askotan azaleratzen dira bilakaera horren erakusgarriak. Esate baterako, har dezagun zuzendu aditza.Josebagana zuzendu zen azkenean: "Har ezazu karta bat, nahi duzuna, eta bota mahaira". (B. Atxaga: Soinujolearen semea)Hitzik ere ez zion zuzendu. "Jainkoarren, neska honen ederrak ez du parerik, baina ezjakina edo mutua izan behar du", egin zuen erregeak bere baitan. (Anonimoa / P. Zubizarreta...