Beñat Sarasolak Pello Lizarralderi
"Berbarik onena, laburrena" dio esaera zaharrak. Eta hala erakusten digu Pello Lizarraldek, etengabe, bere lanetan.
Estilo-liburuek, oro har, gomendatzen dute labur aritzea, argiagoa eta indartsuagoa delakoan. Jokamolde horrek, batetik, estekatu egiten du irakurlea, eta, bestetik, ulergarri egiten du testua. Dena den, egingo nuke hori gomendio orokor horietako bat dela eta literatura (fikzioa), neurri batean, salbuetsita dagoela.
Pello Lizarraldek, ordea, literatura egitean bezatu egiten du etorria, kontrolatu, esentziarainokoan.
Nire aldetik, esan dut lehen ere, ez dut apaingarririk nahi nire liburuetan, ez dut ezer azpimarratu nahi, ez dut ezer jantzi nahi, exotismoa eta deigarriak gorroto ditut. Areago, egokitu zaigun garai honetan espektakuluak hartu duen garrantzia ikusirik, defentsa zuzenena kentzea da, biluztea…
Iruditzen zait soiltasunak mesede egiten diola nik idatzi nahi dudanari, urrunetik begiratzeak sakonago sartzen laguntzen didala. Beste bide bat dago hor. Nik ez dut inoiz idatziko “halako triste dago”. Hori niretzat frakasatzea da.
Bestelako bideak hobesten ditut. Idazten duzunean idatzi ez duzuna ere agerian geratzen da. Liburu guztietan daude idazten ez duzuna eta isiltzen duzuna. Eta ez dira gauza bera. Nik itxaropena dut idazten ez dudan horrek gune jakin batera eramango duela irakurlea, eta gero isildutakoa beteko duela. Hor dago liburua, edo “beste liburua”. Jakina, gune horretara heltzean oso erraza da huts egitea.Bistan denez, Lizarraldek ez dihardu bakarrik estiloaz, soiltasuna aldarrikatzen duenean; narrazioaren gainerako osagaiez ere ari da.
Hemen duzue elkarrizketa osorik. Irakurri beharrekoa.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: