Isilekoak
Gaurkoa labur joango da. Ez gara mugituko perpaus koordinatuetako elementuen elipsitik.
Etxean euskara ikasi eta [euskaraz] egiten duten umeek beste era bateko lanak egin beharko dituzte.Esaldi herrena da hori. Bi aukera daude okerrekoa artezteko: a) osagaia (euskaraz) esplizitatzea; b) bigarren aditza (egin) aldatzea.
a. Etxean euskara ikasi eta euskaraz egiten duten umeek beste era bateko lanak egin beharko dituzte.
b. Etxean euskara ikasi eta erabiltzen duten umeek beste era bateko lanak egin beharko dituzte.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: