Duenetakoa

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-03-12 07:59

Lankide batek beti esaten dit maiztasunak erakusten duela hizkuntzaren bidea. Ez da txantxetan hartzeko moduko esaldia, eta, beharbada, gure asturugaitzaren erakusgarri ere bada, entzuten den guztia ez baita baitezpada ontzat eman behar.

Gaurkoan, batez ere Gipuzkoa aldean oso zabalduta dagoen huts bat dakarkizuet.

"Inoiz ez" erantzun duenetakoa izan naiz urte askoan. (A. Iturbe: Ai, ama)
Izan ere, erdialdeko euskaraz dunetakoa/duenetakoa da aurkaritza, eta ez duenetakoa/dutenetakoa. Hortik etor liteke okerra (ezin jakin seguru, halere); gainerakoan, bistakoa da aditzak pluralezko subjektua behar duela erlatibozko perpausean (perpaus nagusian subjektua singularra izanda ere).

Jokabide gorabeheratsu horren erakusgarri dugu beste adibide hau.
Baina idatzita jarritakoan gauzak argiago ikusteko itxaropena galtzen ez dutenetakoa naizenez, idatzi egin dut. (A. Iturbe: Ai, ama)
Hara, hara... egile bat, bi jokamolde.


Utzi iruzkina: