Txakur-belarriak
Badira norberak ohikotzat hartu arren hain ezagun ez diren esapideak. Niretzat, txakur-belarriak horietakoa da.
Liburuetan orriak markatzeko askotariko erak daude: orriak tartekatzea, post-itak itsastea, kordelak jartzea, beste liburu batzuk tartean sartzea... Denetan zabarrena, hala ere, txakur-belarriak egitea da; alegia, orriaren goiko izkina tolestea.
Ez dakit noiz entzun nuen lehenbizi esapide hori, baina badira hainbat urte arruntean erabiltzen dudala (lehen ez zeukan izenik niretzat).
Ingelesez ere halatsu esaten diote: dog-ear, dog-eared book, and so on...
Ezagutzen al duzu ohitura trauskil horri esateko beste modurik?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: