Osatzen duten
Zerrenda luzea egin liteke debaldeko erlatiboekin. Horietan kuttunena dut osatzen duten naroa. Nonahi eta nolanahi ageri da.
Egin itzazu azterketa osatzen duten lau ariketetatik hiru.Genitiboak edo birdeklinabideak lañotuko lituzkete horiek guztiak.
Ikasgela osatzen duten ikasleen erdiek ez dakite hungarieraz.
Titanioz osaturiko bizikletak arinagoak dira.
Egin itzazu azterketako lau ariketetatik hiru.Azken esaldian, gainera, uste dut aditzik sartzekotan egin behar lukeela izan: titanioz egindako bizikleta.
Ikasgelako ikasleen erdiek ez dakite hungarieraz.
Titaniozko bizikletak arinagoak dira.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: