Kategoria: erlatiboak
Atzo, Peru Abarkaren irakurraldi jarraikian izan nintzen Bilbon. Amaieran, Bilbo Zaharra euskaltegiak Axularren inguruan antolatutako jardunaldien hitzaldiak banatu zizkiguten liburu tankeran (eskerrik asko!). Liburutxoak baditu herren batzuk (neure alea, esaterako, 38. orrialdetik 43.era igarotzen da, tartekoak airean deseginda). Horrek, berriro, erakusten digu edizio-lanaren garrantziaz, baina hori ez da gure gaurko berbakizuna. Testuak hagitz interesgarriak dira (ez neurrian berean, hala ere). Ez dago azterlan burutsurik, ezpada esperientzia pertsonalei buruzko iritzi asko.Joan Mari Irig...
Zerrenda luzea egin liteke debaldeko erlatiboekin. Horietan kuttunena dut osatzen duten naroa. Nonahi eta nolanahi ageri da.Egin itzazu azterketa osatzen duten lau ariketetatik hiru.Ikasgela osatzen duten ikasleen erdiek ez dakite hungarieraz.Titanioz osaturiko bizikletak arinagoak dira.Genitiboak edo birdeklinabideak lañotuko lituzkete horiek guztiak.Egin itzazu azterketako lau ariketetatik hiru. Ikasgelako ikasleen erdiek ez dakite hungarieraz. Titaniozko bizikletak arinagoak dira. Azken esaldian, gainera, uste dut aditzik sartzekotan egin behar lukeela izan: titanioz egindako bizikleta.
Erlatiboak erraz-erraz onartzen ez dituen hizkuntza da geurea, batez ere nor, nori edo nork gramatika-kasuak ez badagozkio erreferenteari erlatibozko esaldian. (Tira, luzeago jardun liteke horretaz, baina bego horretan).?Urte luzeetan bizi izan nintzen etxea eraitsi dute gaur.Txarto dagoenik ezin esan, baina ez da hau bezain txukuna:Urte luzeetan bizi izan zuen sufrikarioa amaitu zen.Dena den, ez zen gaurko nire asmoa horrelakorik xehatzea. Kontua da askotan erlatiboak erraz saihestu daitezkeela, batik bat ezein karga semantikorik ez dutenean.Jone bizi den herrian ikusgarriak dira abuztuko ...