Zenbakiak letraz edo zifraz

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-07-24 08:00
2

Tolestura ugariko auzia da zenbakiak letraz edo zifraz idatzi behar ote diren. Lehengoan lagun batek galdetu zidan, eta zerbaitto dakienaren segurantzia faltaz erantzun nion. Uste dut gehienok senez jokatzen dugula horretan, baina jakin behar genuke finkatu samarrik dagoela gaia estilo-liburu gehienetan.

Harrigarriena da, guztiarekin ere, mugak nork berera ezartzen dituela, pinudietan munarriak bezala. Hauek dira, zenbait eskulibururen arabera, letraz idatzi beharreko zenbaki-tarteak:

1-20 (Berria)
1-10 (IVAP)
1-99 (Oxford)
1-99 (Chicago)
1-9 (Martínez de Sousa)
Uste izatekoa da beste eskuliburu batzuetan bilatuz gero, beste zenbait aukera ere agertuko liratekeela.

Dena den, gaiak adar asko ditu, araua ez baita inondik ere hain sinplea; esaterako, liburu gehienetan gomendatzen da beste zenbaki biribil batzuk letraz ematea (mila, miloi...), baina horretan ere ez datoz bat proposaturiko zerrendak. Ez dakit euskaraz zer ereduri jarraitu behar geniokeen, egia esateko. Gogoa duena aztarrika ibil dadila apur bat.

Ricardo

Ricardo 2009-07-24 18:55 #1

Oso gai interesgarria eta batere erraza ez dena. Zuk aipatutako aukera desberdinei beste arazo batzuk gehitu ahal zaizkie; adibidez:

- Testu teknikoa den ala ez.
- Dezimalak egotea.
- Letraz idatzi beharko litzatekeen zenbaki hori beste zenbaki batekin segida batean agertzen den (arazo hau Diccionario panhispánico de dudas-en azaltzen da, gaztelaniari dagokionez, baina iruditzen zait arazo aski orokorra dela).
- Neurriak-eta adierazten dituzten laburdurekin batera agertzea ala ez. Honetaz ere DPHD-en hitz egiten dute.

Block

Block 2009-07-27 08:07 #2

Eskerrik asko, erantzunagatik, Ricardo. Bai, post-ean nioenez, gaia bihurri samarra da. Oxfordek, esaterako, gomendatzen du zifrak erabiltzea zenbakien arteko konparazioak nabarmentzeko (ez al da askotan hala izaten?). Beste zenbaitek esaldi hasieran zifrak agertzeko debekua aipatzen dute (euskaraz ez da batere erraza, kasurako, daten zenbakiak gibeleratzea esaldian). Ingelesez, testu teknikoetan 9ra artekoak soilik ematen dira letraz (eta ez beti). Gaztelaniaz, denborari loturikoak letraz eman ohi dira: "Hace cuarenta y tres años que se acabó el yacimiento"...

Post-aren asmoa zen erakustea euskaraz oraindik bide luzea dugula araubide horretan.

Utzi iruzkina: