Kategoria: zifrak
Tolestura ugariko auzia da zenbakiak letraz edo zifraz idatzi behar ote diren. Lehengoan lagun batek galdetu zidan, eta zerbaitto dakienaren segurantzia faltaz erantzun nion. Uste dut gehienok senez jokatzen dugula horretan, baina jakin behar genuke finkatu samarrik dagoela gaia estilo-liburu gehienetan.Harrigarriena da, guztiarekin ere, mugak nork berera ezartzen dituela, pinudietan munarriak bezala. Hauek dira, zenbait eskulibururen arabera, letraz idatzi beharreko zenbaki-tarteak:1-20 (Berria)1-10 (IVAP)1-99 (Oxford)1-99 (Chicago)1-9 (MartĂnez de Sousa)Uste izatekoa da beste eskuliburu b...