Poesia-egunak Ean
Astebururako proposamen bat dakarkizuet gaur. Poesia-egun batzuk antolatu dituzte astebururako Bizkaiko Ea herrian, urtero bezala. Hemen duzue egitaraua.
Duela bi urte izan nintzen han, eta benetan gomendatzeko modukoa iruditu zitzaidan ekimena. Inoiz ez naiz izan rapsoden erakustaldien zale. Honek, ordea, ez du horrelakoekin zerikusirik, poesia herritartzea baita asmoa, ez sentibera minberatuen lantuak haizeratzea (horrelakoak badira franko, bestetik).
Egunen batean eskerrak eman beharko dizkiegu, behar bezala, Landatarrei (Asun, Karmelo eta Erramun), hain eskuzabal opari hori egitearren denoi.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: