Liburu irakurterraz eta irakurgaitzak
Ez dakit kazetarien aurrean esaten diren boutade horietako batzuk ez ote diren gaurkoak, labur beharrez esanak. Hala ere, harrigarria iruditu zait bi ateraldien arteko urruntasun kosmikoa.
Lagun batek esan dit liburu hau [Darwin geurean] 'amenoa' dela. Aurreko liburuekin izan nituen kritika batzuk, baina oraingoan gehiagotan agertu dela uste dut eta erraz irakurtzen dela irakurri dute horietako batean. Ni ez nago liburuak irakurterrazak izatearen alde; bai ingelesez erabiltzen den 'readable' terminoak adierazten duenaren alde, irakurgarri izatearen alde, alegia. Badaukat lagunen bat liburua zaila dela esan didana ere, noski. Euskaraz irakurtzeko ohitura handiegirik ez duen batentzat baliteke liburua erraza ez izatea, nik nire gustuko euskara erabiltzen baitut, eta hori egin ahal izatea ez da hain erraza, editore batzuekin gora-beherak izaten baitira. (Kepa Altonaga)
Nire ustez, gaztelanian eta euskaran maila normala daukan edozein irakurlek errazago ulertuko du euskarazko bertsioa gaztelaniazkoa baino. Azken batean, horixe da itzulpenaren xedea; irakurleari ulertuko duen hizkuntzan eskaintzea arrotza gertatzen zaion hizkuntza batean idatzita zegoena. (Joxe Antonio Sarasolak Zelestinaren itzulpenaz)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: