Ez dakit kazetarien aurrean esaten diren boutade horietako batzuk ez ote diren gaurkoak, labur beharrez esanak. Hala ere, harrigarria iruditu zait bi ateraldien arteko urruntasun kosmikoa. Lagun batek esan dit liburu hau [Darwin geurean] 'amenoa' dela. Aurreko liburuekin izan nituen kritika batzuk, baina oraingoan gehiagotan agertu dela uste dut eta erraz irakurtzen dela irakurri dute horietako batean. Ni ez nago liburuak irakurterrazak izatearen alde; bai ingelesez erabiltzen den 'readable' terminoak adierazten duenaren alde, irakurgarri izatearen alde, alegia. Badaukat lagunen bat li...