Nabokovek literaturaz
Egunokin Vladimir Nabokoven Lectures on Literature ezaguna irakurtzeari ekin diot. Urregorrizko liburu horietako bat da; miragarrizkoa, idazlearen puskekin osatua baitago.
Liburu-tankera maisukiro eman zion ohar eta paper anabasari Fredson Bowers editoreak. John Updike-ren aitzinsolasa bera ere zirraragarria da. Eta, horren guztiaren atzean, Nabokoven zuhur-hitz desmitifikatzaileak:
Style and structure are the essence of a book; great ideas are hogwash.Irakurketa gurutzatu horietako batean, G.H. Hardy-ren Matematikari baten apologia (ZIO, 2010) orrikatzen ari nintzela, antzeko gogoeta batekin egin dut topo:
[...] Housman-ek azpimarratzen zuenez, ideiek poesian duten garrantzia puztu egin ohi da: "Ezin diot neure buruari sinetsarazi badenik ezer ideia poetiko deitzeko modukorik [...] Poesia ez da esandakoa, baizik eta esandako hori esateko era".Ideia bera ez al da?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: