Haurtzaroa baldin bada aberri bakarra, Vladimir Nabokoven aberria lotuta dago Miarritzeko hondartza bati, miresikoleta hitza irakatsi zion euskaldun lepoker bati, eta, batez ere, lehen amodioaren pasioa biziarazi zion Collette neskatilari. Sentsazio sotilez betetako oroitzapenen atsegin gazigozoa dakarkigu Nabokov-en "Lehenengo maitasuna"-k. Itzulpena: Jasone Larrinaga     Jaisteko edo entzuteko SAKATU HEMEN ezkerreko botoiaz jaisteko eta eskumakoaz zuzenean entzuteko.       MUSIKA   Artista: Renald de Matrexasse Albuma: Ephémérides (Janvier) Ka...


Egunokin Vladimir Nabokoven Lectures on Literature ezaguna irakurtzeari ekin diot. Urregorrizko liburu horietako bat da; miragarrizkoa, idazlearen puskekin osatua baitago. Liburu-tankera maisukiro eman zion ohar eta paper anabasari Fredson Bowers editoreak. John Updike-ren aitzinsolasa bera ere zirraragarria da. Eta, horren guztiaren atzean, Nabokoven zuhur-hitz desmitifikatzaileak: Style and structure are the essence of a book; great ideas are hogwash.Irakurketa gurutzatu horietako batean, G.H. Hardy-ren Matematikari baten apologia (ZIO, 2010) orrikatzen ari nintzela, antzeko gogoeta bate...


Aurten, idazle hilen urtea izango da ingelesdunentzat. Nabokov-en eta Hemingway-ren eleberri argitaragabeak plazaratuko dira; Carver-en Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean ipuin bildumaren jatorrizko bertsioa karrikaratuko da, Beginners izenburupean.The Observer astehondarkariak bi artikulu bikain agertu ditu, gertakari horien karietara. "The Final Test in Nabokov´s Untold Story" izenekoan, Nabokoven azken eleberri plazaragabearen nondik norakoaz dihardu Robert McCrum-ek. Idazle errusiar-estatubatuarraren idazteko teknikara hurreratzeko aukera bikaina da. Artikulugileak azaltzen digu n...


Esaten dute posturak garrantzia duela. Ez dela gauza bera eserita, zutik edo ohean egitea. Egin, edozein tokitan egin daiteke, egiaz. Berdin hondartzan zein kartzelan (nik hondartzan nahiago). Gehienok aulkian eserita egiten dugu, ordea, salbuespenak salbuespen. Truman Capotek ohean etzanda idazten zuen, bere zetazko txabusina soinean. Nabokovek zutik ekiten zion idazteari, atril baten laguntzaz, bi orduz eta goizez beti. Ernest Hemingway eta Philip Roth, biak postura bertikalaren lagunak omen, idazmakina apalategi batean kokatuta lehenengoa, bizkar arazoak tarteko bigarrena. Baina lehen e...


Nabokovek argi zuen: jenio baten moduan idazten zuen, gizon baten moduan pentsatu eta ume baten moduan mintzatu.Nik ez dut jenio baten moduan idazten, are gutxiago gizon baten moduan pentsatzen, baina hitz egiterakoan (eta liburuaren harira irratian egin behar izan ditudan elkarrizketez ari naiz) ume bat baino baldarrago aritu naiz. Esperientzia falta izango da, urduritasuna, nik idatzitako zerbaiten gainean hitz egiterakoan sentitzen dudan lotsa. Denborarekin sendatzen omen da.Ala ez. Begira bestela nola egiten zuen Nabokovek. Conditio sine qua non omen zen, elkarrizketa egin nahi bazioten...


Azken iruzkinak