LEHENENGO MAITASUNA, Vladimir Nabokov
Haurtzaroa baldin bada aberri bakarra, Vladimir Nabokoven aberria lotuta dago Miarritzeko hondartza bati, miresikoleta hitza irakatsi zion euskaldun lepoker bati, eta, batez ere, lehen amodioaren pasioa biziarazi zion Collette neskatilari.
Sentsazio sotilez betetako oroitzapenen atsegin gazigozoa dakarkigu Nabokov-en "Lehenengo maitasuna"-k.
Itzulpena: Jasone Larrinaga
Jaisteko edo entzuteko SAKATU HEMEN ezkerreko botoiaz jaisteko eta eskumakoaz zuzenean entzuteko.
MUSIKA
Artista: Renald de Matrexasse
Albuma: Ephémérides (Janvier)
Kantak: "Premier", "Deux", "Troix", "Quatre", "Six", "Onze"
Artista: Geraldine Farrar
Albuma: Carmen
Kanta: "La bas dans la montagne".
Iruzkinak
Luistxo 2013-02-05 20:47 #1
Benetan, Xerezade, entzun izan dizkizudan podcastetan ederrenetakoa iruditu zait hau. Zorionak Jasoneri aukeraketa eta itzulpenagatik, eta baita soinu muntaketa ederragatik.

Ze gozatua Nabokov-ekin San Petersburgetik Euskal Herrira trenez etortzea. Eta Miarritzeko sorpresak... Miserikoletea, edo barkilleroaren deskribapena, sekula halakorik ikusi ez duen ume baten gomuta hainbat urteren buruan. Gaur ere, zein umek jakingo luke barkilleroaren poto gorriaren misterioa zer den?

Sarreran entzun dudanez, artifizioa omen Nabokoven prosa batzuentzat. Ba biba artifizioa!

Ana I. Morales 2013-02-06 09:50 #2
Guztiz bat nator zurekin: sublimea da Nabokoven prosa, eta delikatuak, matizatuak eta xamurrak haren oroitzapenak. Niri ere bikaina eta ezin hunkigarri eta dotoreagoa iruditzen zait. Eta, barkilleroa aipatzen duzula: orain hilabete parea Santillanan egon nintzen, eta han jostailuen eta, oro haurtzaroko gauzen museotxo bat dago, bilduma pribatua, pretentsio bakoa, baina zaindua eta pollita. Ba han barkilleroen kupel eta tresna pila bat zeuden. Nik txikitako oroitzapen lauso bat neukan, Doña Kasildaren parkean zebilen batena, baina oso-oso urruneko oroitzapena zen. Museoan kupelaren gaineko erruletari erreparatu nion: guzti-guztietan zegoen, baina ez nekien zertarako zen.
Astebete geroago, Nabokovek azaldu zidan, Jasone Larrinagaren itzulpen bikainaren eskutik. Eta gauzak zer diren: aitari galdetu nion orain pare bat aste, eta munduko gauzarik normalena bezala azaldu zidan. Orain: berak ez zeukan Nabokoven ikuspegia (hau da, pena hartzea barkilleroagatik zenbaki altu bat ateratzen zenean). Gure aitak dio marran tokatuz gero, batere barik geratzen zela umea, eta marra askotxo zeudela...

Eskerrik asko zure hitz goxoengatik!

Jasone 2013-02-06 11:27 #3
Eskerrik asko, Luistxo. Zorionak partekatu behar ditut Susako Gorka Arreserekin, berak proposatu baitzidan ipuin hau itzultzea. Armiarma sarean dago irakurgai: http://ekarriak.armiarma.com/zizkak/?nabokov01&m=

Luistxo 2013-02-06 13:06 #4
Ana: Nik ere ez dut barkillero-potorik "funtzionatzen" ezagutu, baina Eibarko gozotegi batean, umetan, apaingarri zegoen bat, eta gurasoek haren funtzioa azalduta ikasi nuen zer zen hura.

Jasone: testua sarean? ba oso ondo. Zeu bakarrik falta Twitterren ;-)

Utzi iruzkina: