Kategoria: estiloa
Fundéu BBVAk aurkeztu berri du hedabide digitaletarako bere estilo-liburuaren egitasmoa, El blog del manual blogean oinarritua. Arian-arian, blogaren bidez osatuko da Estilo: manual para los nuevos medios eskuliburua.
Egunokin Vladimir Nabokoven Lectures on Literature ezaguna irakurtzeari ekin diot. Urregorrizko liburu horietako bat da; miragarrizkoa, idazlearen puskekin osatua baitago. Liburu-tankera maisukiro eman zion ohar eta paper anabasari Fredson Bowers editoreak. John Updike-ren aitzinsolasa bera ere zirraragarria da. Eta, horren guztiaren atzean, Nabokoven zuhur-hitz desmitifikatzaileak: Style and structure are the essence of a book; great ideas are hogwash.Irakurketa gurutzatu horietako batean, G.H. Hardy-ren Matematikari baten apologia (ZIO, 2010) orrikatzen ari nintzela, antzeko gogoeta bate...