Testu-zuzentzea

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2010-10-20 19:07

Lehengo astelehenean testu-zuzentzeari buruzko mintegi batean izan nintzen Donostian. EIZIEk antolatu zituen jardunaldiak, eta koordinatzaile-lana egokitu zitzaidan niri.

Kontu asko aipatu ziren han, baina niri Juan Garziaren burutazio bat geratu zait buruaren zokoan:

Testuak hiru dimentsiokoak izanez gero, esaldiak esferikoak lirateke, aditza erdian dela eta haren inguruan gainerako osagai guztiak.
Galdegaiaren ingurukoak aletu zituen Juanek, kohesioaren aitzakian; nire ustean, batzuetan estuegi, baina, hala ere, ezin uka irudiaren balio kontzeptuzkoa.


Utzi iruzkina: