Lehengo astelehenean testu-zuzentzeari buruzko mintegi batean izan nintzen Donostian. EIZIEk antolatu zituen jardunaldiak, eta koordinatzaile-lana egokitu zitzaidan niri.Kontu asko aipatu ziren han, baina niri Juan Garziaren burutazio bat geratu zait buruaren zokoan:Testuak hiru dimentsiokoak izanez gero, esaldiak esferikoak lirateke, aditza erdian dela eta haren inguruan gainerako osagai guztiak.Galdegaiaren ingurukoak aletu zituen Juanek, kohesioaren aitzakian; nire ustean, batzuetan estuegi, baina, hala ere, ezin uka irudiaren balio kontzeptuzkoa.


Azken iruzkinak