Laster izango da EIZIEren urteko biltzarra, eta duela bi urtekoan hartutako kargua uzteko tenorea etorriko da (kargua, ez kidetza).Asko ikasi dut jardun horretan, eta ohartu naiz bazkideek gobernaturiko elkarte batean aritzeak nola aireberritzen dion norberari ganbera.Osasungarri da, benetan, egiteko bertsuan gogotsu ari direnen arrimuan aritzea. Ez dezagula afana gal.Eskerrik asko bihotzez.


Lehengo astelehenean testu-zuzentzeari buruzko mintegi batean izan nintzen Donostian. EIZIEk antolatu zituen jardunaldiak, eta koordinatzaile-lana egokitu zitzaidan niri.Kontu asko aipatu ziren han, baina niri Juan Garziaren burutazio bat geratu zait buruaren zokoan:Testuak hiru dimentsiokoak izanez gero, esaldiak esferikoak lirateke, aditza erdian dela eta haren inguruan gainerako osagai guztiak.Galdegaiaren ingurukoak aletu zituen Juanek, kohesioaren aitzakian; nire ustean, batzuetan estuegi, baina, hala ere, ezin uka irudiaren balio kontzeptuzkoa.


2tzul

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2008-11-13 07:50

Atzo jakin genuen EIZIEk blog bat zabaldu duela. Patxi Petrirena izango da proiektuaren arduraduna, eta haren helburu nagusia izango da Itzul posta-zerrendan eztabaidatutakoak jasotzea eta garbira pasatzea. Askoren kexua izan da hori, alegia, iritzi-trukeak ez zuela emaitzarik ematen. Orain, Sunbillako zuzentzaileak hartuko du lan hori. Esan gabe doa nekez aurki zitekeela pertsona egokiagorik.Irakurriko ditugu harenak. Hemen lehenbiziko alea.


Azken iruzkinak