Minotauroa toreatzen
Atzo egunkariarekin batera, faszikulu bat etorri zen, atalka banatzen diren liburu horietako batena; itxuraz nahiz mamiz, erakargarria. Zuzentzaile denak, haatik, beti zerbait esan beharra izaten duenez, hango bi paragrafo baliatuko ditugu, azkenaldian erasaten didan susmo bat baieztatzeko, berriro ere.
Kretan, erregeek gobernatzen zuten, eta horiek jauregietan bizi ziren. Jauregi horiek patio zentral bat zuten eta zenbait gela:Hara, minostar eta mizenastar zibilizazioei buruz hitz egiteko modu didaktiko eta argia, baina, aldi berean, xinple eta mekanikoa.etxebizitzaguneak,gurtzaguneak, lantegiak eta abar. Uhartea defentsa naturala zenez, jauregi horiek ez zuten harresirik.Elkarrekikoindependente ziren erresuma batzuek osatzen zuten zibilizazio mizenastarra. Erregeek gobernatzen zuten, eta horiek harresi erraldoiez babesturiko jauregietan bizi ziren. Hiri nagusiak Mizenas, Tirinto eta Pilos izan ziren.
Testuan errepika (letra lodia eta azpimarrak) da kohesiorako tresna bakarra; demaskeria hutsa, inondik ere. Horien ondoan, ez dira falta konstruktu xelebre samar batzuk (ezabatuak).
Ahalegindu gaitezen testua pixka batean gozatzen.
Kreta, erregeek gobernatzen zuten beren jauregietatik. Eraikin horiek patio zentral bat zuten eta zenbait gela: biziguneak, gurtzalekuak, lantegiak eta abar. Uhartea defentsa naturala zenez, ez zegoen harresien beharrik.Errepikak ezerezteko sinonimiara jo dugu. Juntagailuz loturiko esaldien monotonia «polifonizatu» egin dugu. Hitz-ordena ere egokitu dugu, informazio berri-zaharraren katea eraz emateko.
Zibilizazio mizenastarra erresuma independente batzuek osatzen zuten. Kretan bezala, erregeak ziren agintari, baina jauregiak harresi erraldoiz babesturik zeuden. Mizenas, Tirinto eta Pilos izan ziren kultura hartako hiri nagusiak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: