Atzo egunkariarekin batera, faszikulu bat etorri zen, atalka banatzen diren liburu horietako batena; itxuraz nahiz mamiz, erakargarria. Zuzentzaile denak, haatik, beti zerbait esan beharra izaten duenez, hango bi paragrafo baliatuko ditugu, azkenaldian erasaten didan susmo bat baieztatzeko, berriro ere.Kretan, erregeek gobernatzen zuten, eta horiek jauregietan bizi ziren. Jauregi horiek patio zentral bat zuten eta zenbait gela: etxebizitzaguneak, gurtzaguneak, lantegiak eta abar. Uhartea defentsa naturala zenez, jauregi horiek ez zuten harresirik.Elkarrekiko independente ziren erresuma batz...