0tik 2 urtera
Nonahi eta noiznahi aurki daitezke honelako esaldiak:
Otik 2 urterako etapan haurrek hau edo bestea lantzen dute.Liburuen izenburuetan ere ez dira falta horrelako orbanak. Okerrekoak dira, hala ere. 0 urtetik 2[ urte]rako etapan behar luke euskaraz.
Zero horren bitxiak nahas gaitzakeela-eta, aton dezagun beste adibide bat.
Seigarren hilabetetik hamargarren hilabetera bitartean dago gozoen patxarana.Bistan denez, adibide horretan ezin isildu daiteke lehenbiziko hilabete hori.
Seigarrenetik hamargarren hilabetera bitartean dago gozoen patxarana.Honetara, ordea, ez dago arazorik bat ere:
Seigarren hilabetetik hamargarrenera bitartean dago gozoen patxarana.Gaztelaniak kontrara jokatzen du, eta hortxe dago, askotan bezala, laprastadaren erruduna, banana-azala.
De 0 a 2 años...Hitzak aurrezteak ez du beti aberasten testua; batzuetan baldar-itxura ematen dio.
Del sexto al décimo mes...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: