Itzultzaileen egoa eta maitasun falta
Erlea aldizkariaren azken alean (Etxepareren nahia betetzen ari da, debile principiumari fortuna hobea jarraiki baitzaio), itzultzaile batzuei elkarrizketa egin diete galdera baten estakuruan.
Ohiko erantzunak dira gehienak, baina deigarria da nola horietako bik aipatzen duten egoa, modu arras desberdinean nire ustean.
Baina noizean behin laztan bat ez dago gaizki, egoak iparra galarazten ez badigu behintzat. (Fernando Rey)
Siziliara Lampedusaren semearen ondoan hitz egitera joateko gonbidatua izateak ere norbere izena eta lana atzerriko egunkari batean albiste izateak, zer esanik ez, laguntzen du itzultzailearen ego apalari hegoak ematen (dena kasualitate baten ondorioa bada ere). (Koldo Biguri)
Bi ego, bi hitz-jolas.
Maitasuna ments duen itzultzaileari gomendioa: irakur Translating is a Love Affair.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: