Paristik natorren...

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2011-01-03 19:45
6

Atzo, filosofiako itzulpen bat zuzentzen ari nintzela, zer pentsatua eman zidan esaldi batekin topo egin nuen.

Heriotza-zigorraren bidegabez uste sendoak ditudan norbanakoa naizen aldetik, nire iritzian inoiz ez litzatekeela onartu behar halakorik.
As an individual with strongly held beliefs about the wrongness of capital punishment I believe that...
Erlatiboaren komunztadurak durduzarazi ninduen istant batez.

Oker ez banago, inoiz idatzia nago duenetako/dutenetako txandakatze harrigarriaz: Egunero kafe hutsa gosaltzen duenetako/dutenetako bat naiz. Zentzuak bigarrena agindu arren, ugari bai ugari dira bestelako adibideak (erdialdeko zenbait hizkeratako neutralizazioa ote den ere: du > du[e]n; due > duen).

Filosofiako adibidean niri, ordea, beste hau eskatzen zidan belarriak:
Heriotza-zigorraren bidegabez uste sendoak dituen norbanakoa naizen aldetik, nire iritzian inoiz ez litzatekeela onartu behar halakorik.
Eta orduan gogoratu zitzaidan Oskorriren behialako kanta hura:
Paristik natorren artista bat naiz ni.
Nik beti-beti bestera kantatu dudana:
Paristik datorren artista bat naiz ni.
Alderantzizko adibiderik ere ez da falta, horratik:
Behean sinatzen dudan honek egiaztatzen du halako ikastaroan parte hartu duela.
Beste aukera batzuk ere izan litezke hor, jakina:
Behean sinatzen duen honek egiaztatzen du halako ikastaroan parte hartu duela.

Nik, behean sinatzen duen honek, egiaztatzen dut halako ikastaroan parte hartu duela.
Ba al duzue iritzirik horretaz?

Patxi Petrirena

Patxi Petrirena 2011-01-05 01:02 #1

Ez zara zu horrela zabiltzan bakarra... ala "Ez zara zu horrela dabilen bakarra"? Bigarrena ikusten dut garbi.

"Gaur kantari etorri zareten bakarrak zarete"? "Kantari etorri diren bakarrak zarete"? Ez dakit zergatik, baina kasu honetan bigarrena ez zait hain begi-bistakoa gertatzen. Seguruenik, "Zuek beste inor ez da etorri kantari" edo antzekoren bat izango zen esateko modu bakarra ez oso aspaldi, ala?

Kontua zuk bezalatsu ikusten dutenetakoa naiz, nik uste.

Urte berri on!

Alberto Martínez de la Cuadra

Alberto Martínez de la Cuadra 2011-01-05 09:29 #2

«Behean
sinatzen dudan honek» modukoak sarri itzuli behar izaten ditut erdaratik
euskarara, baina zuk aipatu ez duzun beste modu batean egiten dut nik komunztadura:
«Behean sinatzen dudan honek
egiaztatzen dut». Literatura-tradizioan
badira hainbat adibide komunztadura era horretan eginda daukatenak:

«Ezagu
dezazuen, bada, gizon egin nazan onek
bai-dudala emen ere edozein bekatu
barkatzeko eskua, bai ta eriak sendatzeko ere, ekus zazue
egitera noana». (Sebastian Mendiburu: Igande
eta festegunetarako irakurraldiak)

«Elerti-zale
nazan onek ziarkeri ta
pirtxilleritzat daukodaz olerkijok».
(Lauaxeta, Arrats beran, hitzaurrea)

«Ene!
ene yaun gaxo, nongo miñek leunduko ete dau zure izena, nik, iru ordu dala zure
emazte nazan onek, olan laztu dodanazkero?» (Bedita Larrakoetxea,
Shakespeareren Romeo and Juliet-en
itzulpena: Erromi ta Yuletxu)

«Enarak
enara bezela, baserritar naizen onek
laguntzat baserritartxo iaiu bat bear det».
(Resurreccion Maria Azkue, Urlo)

«Eguneroko
lanetik ezin bizi naizen onek, aren
aurrean zer egin nezake?» (Salbador
Zapirain Ataño, Eltzaorra)

«Nik
ganora gabetanik itz egin dedan onek,
zer erantzun dezaket?» (Jose Antonio
Uriarte, Biblia)

«Idazten
dedan onek, amalau urte bete berri nituen, eta lantegian orduantxe asia».
(Teodoro Mujika, Errekaldeko intxaurraren
itzala)

«Abrahamek
esan zuen, autsa eta erautsa baizik ez naizan
onek nere Jaunari itzegingo diot»
(Francisco Ignacio Lardizabal, Testamentu
zarreko kondaira)

Iñigo

Iñigo 2011-01-05 10:42 #3

Eskerrik asko ikaskizunagatik.

Ricardo Gómez

Ricardo Gómez 2011-01-06 15:12 #4

Goiko zerrendari Lazarragaren adibide hau gehitu ahal zaio:

"Ama libreaganic jaio ninçan
dicharic ez nebenau alabea" (B17: 58-59)

Urte berri on!

Iñigo

Iñigo 2011-01-07 08:11 #5

Oso ondo ekarria, Ricardo. Gogora etorri zait erakusleen artikulu-jatorriaz behiala ikasia, au enklitiko hori ikusirik, nahiz izan litekeen grafia-kontu hutsa ere (Lizarraga, esaterako, sistematikoa zen erakuslea izenari edo dagokionari eransten). Eta gogoratu zait Aulestin, Alfonso Irigoieni kasu egitera, erabiltzen den umior (ume+or) deikia.

Kontra-adibidetxo bat dakarkizuet:

Ez al diozu zure aitonari esan behar? Zure begietatik argia ikusten duen honi. (Katalina Elizegi, Garbiñe)

Gai jakingarria da, inondik ere, xeheago lantzeko.

Iñigo

Iñigo 2011-01-20 10:21 #6

Martinezena blogean hitz egin dute gure post honetaz.

Frantsesaren arrastoari jarraitu diote.

Utzi iruzkina: