Atzo, filosofiako itzulpen bat zuzentzen ari nintzela, zer pentsatua eman zidan esaldi batekin topo egin nuen.Heriotza-zigorraren bidegabez uste sendoak ditudan norbanakoa naizen aldetik, nire iritzian inoiz ez litzatekeela onartu behar halakorik. As an individual with strongly held beliefs about the wrongness of capital punishment I believe that...Erlatiboaren komunztadurak durduzarazi ninduen istant batez. Oker ez banago, inoiz idatzia nago duenetako/dutenetako txandakatze harrigarriaz: Egunero kafe hutsa gosaltzen duenetako/dutenetako bat naiz. Zentzuak bigarrena agindu arren, ugari bai...


Liburuak irakurtzean liburu-markan denetariko oharrak hartzen ditut (markak paper txatal soilak izaten dira): hitzak, esapideak, liburu-gomendioak, datu jakingarriak... Batzuk han geratzen dira, liburuetan gordeta, sekulako eta betiko, eta beste batzuek irakurgai berriak ekartzen dizkidate edo artikulu laburrak.Atzo Saizarbitoriaren lehenbiziko liburuko oharrei begi eman nien, eta esaldi hau agertu zitzaidan:120. Lehen aldia izan zen kontzienteki hura atsekabetzeko zerbait egiten zuena.Hasierako zenbakia orrialdeari dagokio. Gakizkion gaiari. Ugari dabil esapide hori: lehen aldia + izan + e...


Azken iruzkinak