Kazetaritza-estiloak deontologia puskatzen duenekoa

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2011-03-18 21:47
2

Britainia Handian behiala argi bereizten ziren egunkari serioak eta badaezpadakoak. Orrien tamainak salatzen zuen zer motatakoa zen bakoitza: egunkari erazkoak, izara-neurriko; eta egunkari nontzeberriak (tabloideak), europar tamainako.

Azkenaldian, berriz, denak etorriak dira europar neurri estandarrera, baina, ustez, oraindik alde handia dago batzuetatik besteetara (Nik hala ere, ez dut inoiz jakin Daily Telegraph non sar).

Gaur, Bilbon argitaratzen den egunkari itxuraz serio batean, honako titulu hau aurkitu dut:

A.A. atada y reventada a golpes antes de morir.
Pulp-argitalpen baterako edo B film baterako ere ez litzateke egokia; hainbat gutxiago egunkari baterako.
• Hilaren izen-abizenak aipatzea deitoragarri da (guk inizialak baizik ez ditugu sartu): ez du informaziorik eransten; mingarri da haren gertukoentzat.
• Hilketari buruzko xehetasunek morboa baizik ez dute alatzen; aski zatekeen idaztea gorpuak indarkeria-aztarnak zituela eta ez zela tiroz hil, hasieran besterik zabaldu zen arren.
• Reventada a golpes (‘ukaldika lehertua’) horrek ez du behar iruzkinik, bistan denez.
Sareko bertsioari atxikitako etiketek argi erakusten dute kazetariaren trenpua: atada, reventada, golpes, hasta, morir.

Duela zenbait aste, Espainiako Minbiziaren Aurkako Elkarteak eskatu zuen mesedez baten bat minbiziak jota hiltzen denean ez esateko gaixotasun luze baten ondorioz hil dela, gaixotasuna gizartean ikusgai izan dadin. Gaurkoa kontrako norabidetik datorrela pentsa liteke, baina ez da hala: eufemismo zuririk ez dugu behar, ez horixe, neurrizko adierazpidea baizik.

Gure amama Begoñan krieda egon zenean, gerra aurrean, periodistie auzoko egunkari-saltzailea zen.

Bego

Bego 2011-03-19 14:11 #1

Artikulu hau asko gustatu zait eta gainera, nire iritziz, oso baliagarria da. Izenburu hori  iraingarria dela iruditzen zait, bai irakurleentzat bai familiarentzat. Nik uste dut gertaera bat gertatzen den bakoitzean, egunkarietan kazetariek ez diote tratu ona ematen. Normalean agertzen dira xehetasun gehiegi eta askotan ez dira beharrezkoak datu batzuk informazio osoa ulertzeko.

Mila esker,

www.blogak.com/euskaldunberri

Jon

Jon 2011-03-27 21:19 #2

bat nator

Utzi iruzkina: