Mugalari eta HausnArt
Lehengo ostiralean Gara egunkariak jakinarazi zuen utziko diola "Mugalari" gehigarria argitaratzeari. Ohitua nengoen ostiraletan Iñaki Urdanibiarekin, Miren Jaiorekin, Isabel Etxeberriarekin edo Estibaliz Ezkerrarekin kafea hartzen. Harako literatura-iruzkinak egiten ere aritu nintzen aldi batez duela zenbait urte.
Pena da.
Gararen oharrak berak aurre hartu nahi izan die kritikei (Excusatio non petita...):
No faltará quien piense que la cultura es siempre la primera pagana de este tipo de situaciones críticas. Así ha ocurrido, por ejemplo, en muchos de los presupuestos públicos, que no han dudado en empezar por la producción artística y cultural a la hora de meter la tijera. Lo mismo ocurre con el mecenazgo, de por sí ya escaso en nuestra tierra, que ha plegado velas en este momento de crisis.Ni, hala ere, sinetsita nago beharrezko dugula astero edo hilero kulturaz oro har (eta zehazki) diharduen agerkari bat, izan paperezkoa, izan digitala.
Itxura eder hutsaleko agerkari koloretsu eta coolak dira hemen zenbat-gura ditugunak; beharrezko ditugu, ordea, mamizko artikuluak dituztenak, izan itzulpenak, izan jatorriz euskarazkoak, enkarguzko lan jostagarri-betegarrietatik haragokoak.
"Mugalari"k bazuen mami horretatik zerbait, poxi bat, eta orain ezta hori ere, Interneteko biltegi bat agindu diguten arren, lehen-mina arintze aldera.
Beharrik txitean-pitean kultura-agerkari berriak agertzen diren. Egunokin, esaterako, Lapiko kritikoa kolektiboak bere aldizkaria aurkeztu du: HausnArt, mezenasgoaren bidez banatuko dena.
Aldizkariak bereziki pentsamendu-gaiak landuko ditu, eta aski espezializatua (akademikoa) izango omen da. Itxura ederra du lehenbiziko zenbakiaren aurkibideak. Bost ale eskatu ditut neure inguruan banatzeko. Zorte on!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: