Ahozkotasun idatzia
Egunokin, ozen irakurriak izateko testuei buruzko artikuluen xerka aritu naiz. Eta oso gauza mamitsuak aurkitu ditut.
«Oralidad secundaria» darabil Ongek, komunikabide elektronikoetan erabiltzen den hizkera izendatzeko. Horretaz baliatzen da, adibidez, irratiko eta telebistako hainbat esatari, hizketan ariko balitz bezala irakurtzen duenean. Azken batean, testu idatzia da, baina esatariak ahoz gora irakurri eta entzuleak belarriz jasoko duena. Ez da, beraz, isilean irakurriz jasotzeko idatzia izan den testua; entzunez jasotzeko ondua baizik; edo, bestela esanda, idazleak entzuteko sortzen duen testua.Horra, labur eta xehe azaldurik, zer den bigarren ahozkotasuna.
Esnal, P.: Herri-prosa: oinarri eta bide, in Euskera, 50 (2005), 897.
EITBren Euskarazko albistegietarako esku-liburua [sic] II gomendagarrian, berriz, erregistro misto esapidea erabiltzen dute, kontzeptu bera izendatzeko.
Irratian eta telebistan ahoz bideratzen dugu komunikazioa, baina testuak idatziz prestatzen ditugu aldez aurretik. Horregatik, gure hizkera berezia da, eta erregistro mistoa deritzo.
Datorren asterako utziko ditugu erregistro misto horren ezaugarriak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: