Uztapideren liburua amaitu dugu irakurtzen, eta laster hona zerbait ekartzeko esperantzan gara. Dena den, aurrenik, batetik, gogoeta egin nahi genuke ahozkoaren eta idatziaren arteko aldeaz, eta, bestetik, herri-prosaren gaurko erabileraz jardun. Horretarako zenbait ikertzaileren hitzak baliatuko ditugu.Gaur egun, agerikoak dira idatziaren eta ahozkoaren arteko muga estilistikoak, nahiz luzaroan lauso samarrak izan diren. Dena den, oraindik oso zabaldua dago uste hori. Hala, Martin Cutts irakasleak sartu zuen zuzendu beharreko idazkuntzako mitoen zerrendan.6. mitoa: "Mintzatu bezala idatzi ...


Aurrekoan aipatu genuenez, Euskarazko albistegietarako eskuliburua II lanean, erregistro misto terminoa erabili zuen egileak, Asier Larrinagak, ozen irakurriak izateko testuez diharduela. Honela dio:Idatzizko erregistroak bezala, erregistro mistoak ezaugarri hauek ditu.Pentsatzeko astia dagoenez, testua planifikatu eta informazioa ondo antolatzen da.Testua berrikusteko aukera dagoenez, okerrak eta akatsak zuzendu egiten dira.Ahozko erregistroak bezala, erregistro mistoak ezaugarri hauek ditu.Ideia-pilaketa saihesten da, eta oro har perpaus bakoitzean ideia bakarra jartzen da.Sintaxi bihurri...


Egunokin, ozen irakurriak izateko testuei buruzko artikuluen xerka aritu naiz. Eta oso gauza mamitsuak aurkitu ditut.«Oralidad secundaria» darabil Ongek, komunikabide elektronikoetan erabiltzen den hizkera izendatzeko. Horretaz baliatzen da, adibidez, irratiko eta telebistako hainbat esatari, hizketan ariko balitz bezala irakurtzen duenean. Azken batean, testu idatzia da, baina esatariak ahoz gora irakurri eta entzuleak belarriz jasoko duena. Ez da, beraz, isilean irakurriz jasotzeko idatzia izan den testua; entzunez jasotzeko ondua baizik; edo, bestela esanda, idazleak entzuteko sortzen du...


Ahozkotasunaren gunetik abiatuta, berehala iritsiko gara eztabaida askoren muinera: hizkuntzaren kalitatera, alegia. Bada, zer da “hizkuntzaren kalitatea”? Ibon Sarasolak aurretik landutako kontzeptuei jarraituz, Kike Amonarrizek, Andoni Egañak eta Joxerra Garziak, Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordearen eskariz (EAB, 2004), idatzitako txostena argigarria zaigu. Hizkuntzaren kalitatea definitzerakoan hiru maila desberdintzen dituzte egile hauek: Euskara zuzena: Euskaltzaindiaren arauen araberako euskara da zuzena, arau horiek aplikagarriak diren egoera komunikatiboetan. Ortogra...


Ahozkotasuna

kontakatiluok 1456150567008 kontakatiluok | 2007-02-02 11:28

Hizkuntza pentsamendua egituratzeko eta errealitatea barneratzeko gizakiok dugun tresna nagusia den aldetik, hizkuntzaren garapen egokia arrakastaren giltzarria izango da esparru akademikoan, neurri handi batean.  Batetik, ahozkoak garrantzi nabarmena duelako ikaskuntza prozesuan; izan ere, haurrek ez dituzte ezagutzak pilatzen, baizik eta  ingurunearekin eta ingurukoekin elkarreraginean eraikitzen dituzte. Ikuspegi horretatik abiatuz gero, komunikazioa bihurtzen da ikaskuntza prozesuaren giltza.  Bestetik, “eskolarako” behar den hizkuntzak ezaugarri propioak dituelako eta ez...


Azken iruzkinak