kontakatiluok

Ahozkotasunaren gunetik abiatuta, berehala iritsiko gara eztabaida askoren muinera: hizkuntzaren kalitatera, alegia. Bada, zer da “hizkuntzaren kalitatea”? Ibon Sarasolak aurretik landutako kontzeptuei jarraituz, Kike Amonarrizek, Andoni Egañak eta Joxerra Garziak, Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordearen eskariz (EAB, 2004), idatzitako txostena argigarria zaigu. Hizkuntzaren kalitatea definitzerakoan hiru maila desberdintzen dituzte egile hauek: Euskara zuzena: Euskaltzaindiaren arauen araberako euskara da zuzena, arau horiek aplikagarriak diren egoera komunikatiboetan. Ortogra...


Ahozkotasuna

kontakatiluok 1456150567008 kontakatiluok | 2007-02-02 11:28

Hizkuntza pentsamendua egituratzeko eta errealitatea barneratzeko gizakiok dugun tresna nagusia den aldetik, hizkuntzaren garapen egokia arrakastaren giltzarria izango da esparru akademikoan, neurri handi batean.  Batetik, ahozkoak garrantzi nabarmena duelako ikaskuntza prozesuan; izan ere, haurrek ez dituzte ezagutzak pilatzen, baizik eta  ingurunearekin eta ingurukoekin elkarreraginean eraikitzen dituzte. Ikuspegi horretatik abiatuz gero, komunikazioa bihurtzen da ikaskuntza prozesuaren giltza.  Bestetik, “eskolarako” behar den hizkuntzak ezaugarri propioak dituelako eta ez...