Kategoria: kalitatea
Gaur egun hainbat herritan estazio finkoak daude airearen kalitatea neurtzeko, baita mugikorrak ere. Estazio hauek ondorengo datuak neurtu ditzazkete: CO, NO2, NO, SO2, PM10, O3... . Zure herriko datuak jakin nahi badituzu, bai azken hilabetekoak, baita momentu honetakoak ere , hemen sartuz ikus ditzazkezu.
Zer da informazioa? Informazioaren definizioa erantzun zehatzik gabekoa da, hiru teoria nagusi baitaude honen inguruan. Gai ezberdinak uztartzen dituzte, baina, hirurak, informazioa datu konkretu batzuen bildumari buruzko mezu bat dela diote. Zer da komunikazioa? Igorle eta hartzailearen arteko, ahoz nahiz idatzizko, informazio banaketari deritzo komunikazioa. Zer dira IKT-ak? Igorleak hartzaileari informazio edo mezu bat ematea da, bitartekari bezala hainbat aurrerapen teknologiko erabiliz, hala nola, ordenagailuak, segapotoak, telebistak…
Hezkuntzaren normalkuntzarako artikulu interesgarria hemen. On egin.
David Hopkins izan da Partaidek antolatutako jardunaldietan. Unibertsitateko irakasle eta hainbat erakundetako kide izateaz gain, Tony Blairren aholkulari izandakoa da Hopkins. Aditua da hezkuntza erreformetan eta mundu mailako hezkuntzaren jakitun ere bada. Hitzaldian, irakaskuntzan kalitatea bermatzea izan du hizpide. Hik Hasi aldizkariak horren berri jaso du.
Lehenago aldizkariren batean irakurri nuen eta gaur berriro topo egin dut 5S delakoarekin.Klasifikatu (Seiri) Ordenatu (Seiton) Garbitasuna (Seiso) Garbitasun Estandarizatua. (Seiketsu) Diziplina. (Shitsuke) Seiri Klasifikatu. Behar ez dena bota.Seiton Ordenatu. Toki bat gauza bakoitzerako eta gauza bakoitza bere tokian.Seiso Garbitu. Organizazioa aurrezaindu. Arazoak edo akatsak identifikatu.Seiketsu Estandarizatu. Inspekzio estandarrak sortzen dira, auto-kontrol akzioak betetzeko momenturo.Shitsuke Diziplina. Aurreko lau S-tan oinarritutako ohiturak sortu. Prozesu estandarrak eta ko...
Ahozkotasunaren gunetik abiatuta, berehala iritsiko gara eztabaida askoren muinera: hizkuntzaren kalitatera, alegia. Bada, zer da “hizkuntzaren kalitatea”? Ibon Sarasolak aurretik landutako kontzeptuei jarraituz, Kike Amonarrizek, Andoni Egañak eta Joxerra Garziak, Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordearen eskariz (EAB, 2004), idatzitako txostena argigarria zaigu. Hizkuntzaren kalitatea definitzerakoan hiru maila desberdintzen dituzte egile hauek: Euskara zuzena: Euskaltzaindiaren arauen araberako euskara da zuzena, arau horiek aplikagarriak diren egoera komunikatiboetan. Ortogra...