Begi zoliz I
Ezaguna da erlatiboak itzultzeak buruko min handiak eragiten dituela. Horren erakusgarri duzue testu hau:
"Gaurik tristeena da hau, banoalako eta ez naizelako itzuliko. Bihar goizean, sei urtez harekin bizi izan naizen emakumea bizikleta hartu eta lanerako bidean denean, geure umeak euren baloi eta guzti parkera eraman ondoren, maletan zenbait gauza batu, eta inork ikusiko ez nauen esperantzarekin utziko dut nire etxea, Victorrenerako metroa hartzeko".
Liburu bateko pasartea da, haren prentsa-oharretik aterea (gaur aurkeztuko dute). Bistan denez, erlatibozko perpausean ezin ager daiteke izen erlatibizatua (harekin/emakumearekin); isilean egon behar du.
"Gaurik tristeena da hau, banoalako eta ez naizelako itzuliko. Bihar goizean, sei urtez nirekin bizi izan den emakumea bizikleta hartu eta lanerako bidean denean, geure umeak euren baloi eta guzti parkera eraman ondoren, maletan zenbait gauza batu, eta inork ikusiko ez nauen esperantzarekin utziko dut nire etxea, Victorrenerako metroa hartzeko".Beste aukera bat ere badago (ba al dago?!): sei urtez bizi izan naizen emakumea. Aukera teorikoa da, baina afuntzionala eta alegiazkoa. Izan ere, nahitaezkoa da, ia beti, erlatibozko perpausean izen erlatibizatuak (isilean dagoenak) gramatika-kasu baten lekua betetzea (alegia, nominatibo, ergatibo edo datibo izatea).
Iruzkinak
Utzi iruzkina: