Ithaka

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2008-09-17 10:20

Nork ez du ezagutzen K.P. Kavafis-en "Ithaka" poema gogoangarria? Andolin Eguzkitzak ekarri zigun euskarara, hain berea zuen euskara intelektual hartara.

Lehengoan, Interneten zerbaiten bila nenbilela, Lluis Llach-en bertsio indartsu honekin topo egin nuen. Ikusleen aurpegiak ikusirik, egingo nuke Katalunian beste abesti bat baino gehiago badela.

Ingelesez ere entzun dezakezue olerkia, Sean Connery-k irakurrita eta Vangelis-ek musikatuta.

 


Utzi iruzkina: