Beldurra sortu
Lehengo batean, adibide hau ekarri nizuen.
Tresna horrek ebaluatzen ditu fobia soziala duten nerabeengan beldurra sortu dezaketen egoerak.Eta beste aukera hau proposatu:
Tresna horrek ebaluatzen ditu fobia soziala duten nerabeentzat beldurgarri izan daitezkeen egoerak.
Izan litezke beste aukera batzuk; zuhurrena, nolanahi ere, erlatiboa desegitea dateke.
Tresna horrek ebaluatzen du zer egoera izan daitezkeen beldurgarriak fobia soziala duten nerabeentzat.Izan ere, OEHn begiratuz gero, beldurra eman eta beldur(ra) eragin dira aditz-esapide nagusiak. Beldurra sorturen ale bakarra aurkitu dugu Jon Miranderen adibide honetan (hor, gainera, sortu aditza agerturen parekoa da, eragiletasunik gabekoa).
Tresna horrek ebaluatzen du zer egoerak beldurtu ditzakeen fobia soziala duten nerabeak.
Tresna horrek ebaluatzen du zer egoerak ematen/eragiten dien beldurra fobia soziala duten nerabeei.
Gaua jabeturik da: meneko du lurra;Beude hemen sorturekikoak.
Lanerat badoake gaixtagin lapurra;
Jesusen gorphutzean, Satanen agurra,
Zainak hartzen daizkola, sortu da beldurra.
Iruzkinak
Block 2008-10-30 11:51 #1
Gaur Sustatun:

Iruña Okako euskara zaharrak sortzen duen beldurra

Utzi iruzkina: