Hiru kate-maila
Batzuetan ideiak bata bestearen atzetik agertzen dira, buruan ideia-kate bitxiak sortuz. Zaila da asmatzea zergatik ideia batek hurrengoa ekarri duen: kateamendu logikoa izan daiteke, edo sinbolikoa, edo batek daki…
Horrelako kate bat sortu zitzaidan aurreko egun batean:
Bat. Albiste bat irakurri dut: Arabako garraiolari bati 4.601 euroko isuna jarri diote takografoaren diskoan data euskaraz jartzeagatik. Jaengo Guardia Zibilak HIRUko afiliatua den Arabako garraiolari autonomo bat salatu du ibilgailuaren takografoaren diskoan data euskaraz jartzeagatik, eta 4.601 euroko isuna jarri. Garraiolariak karguak kentzeko orria aurkeztu du, baina Andaluziako Garraio sailak atzera bota du, eta bigarren errekurtsoa jarri beharko du salaketaren aurka.
Bi. Hizkuntzak eta isunak direla eta... Michael Moorek zuzendu zuen Canadian Bacon / Operación Canada filmaren pasarte bat etorri zait burura. Umorezko filma da: gerra hotzaren ondoren etsairik gabe gelditu direnez, Estatu Batuek etsai berriak Kanadan bilatzea erabaki dute. Hori horrela estatubatuar talde txiki bat Kanadara abiatu da, etsaiaren lurraldera. Hona hemen pasartea:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: