Hizkuntza legeak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-06-10 08:43

Egunotan berrirakurri dut William F. Mackey aspalditxo Bat aldizkari batean argitaratu zuen artikulu bat: Hizkuntza jokaera-aldaketa legeen bidez. Entresaka apur bat egin dut. Hona nik azpimarratutako berbak:

Hizkuntza-legeek ez dute beren helburua lortu, hau da, hizkuntza jokaerak aldatzea.

Hizkuntza-legeak eraginkorrak dira sustatu nahi den hizkuntzari atxekita dauden beste alorretako nagusitasunak ematen direnean: nagusitasun kulturala, ekonomikoa, demografikoa, e.a.

Lortu al dute debeku horiek biztanlegoaren hizkuntza-jokaera aldatzea? Hala gertatu da erregimen autoritarioa izan duten hainbat nazio-estatutako hizkuntzatan; baina bakarrik, hizkuntza era sistematikoan suntsitzeko politikak luzaroan eta modu estu-estuan aplikatu ondoren.

Hizkuntza-jokaera legeen bidez aldatzeko aukera kultura-, demografia-, geografia- eta politika-baldintzen pean dago.


Utzi iruzkina: