Jakin-mina eta ilargia...

...ez badira handitzen, gutxitzen.

Churchillek esan omen zuen: 20 urterekin ezkertiarra ez bazara, ez duzu bihotzik. 40 urterekin eskuindarra izan ezean, ez duzu bururik. Honen harira, berriki galdutako lagun minak aipatu ohi zuen esaera ere ondo datorkio gaurko gaiari: Nik bihotza ezkerrean dut, baina poltsikoa… eskuinean. Bihotza eta burua, beti elkarren aurka. Azter ditzagun bi jarrerak. Ezkertiarra izatea, orokorrean, herritarren alde jartzea da. Izan ere, ezkerrak sektore publikoari ematen dio lehentasuna.  Oinarrizko beharrak bermatzen ditu: osasuna eta hezkuntza herritar guztientzat, etxebizitza e...


Nik normalean ez dut seinaletan sinesten, baina bizitzan noizbehinka kasualitatetik haratago doazen gertaerak jazotzen zaizkigu. Nik hizkuntzak ikastea oso gustuko dut. Interneten oso erraza da ingelesa praktikatzeko filmak aurkitzea. Gnula.nu da gehien erabiltzen dudan webgunea. Bertan film ugari dago, gaika sailkatuta daude, eta gainera, nahiko berriak eta kalitate onekoak izaten dira. Kontua da atzo ikusi nuela film interesgarri bat. The good lie (Gezur ona) izenekoa. Film honek Hegoaldeko Sudaneko egoera latza islatzen du. Gerra Zibilaren ondorioz, sudandar askok haien etxeak eta b...


Umorearen izenean edozer gauzari buruz idaztea (edo margotzea) zilegi ote da? Duela aste batzuk Charlie Hebdo Pariseko astekarian Islameko bi yihadista sartu ziren eta bertan lan egiten zuten 13 lagun hil egin zituzten. Aldizkari hau ezaguna izan da marrazki garratzak eta polemikoak margotzeagatik. Denok dakigunez, Islamak debekatzen du Mahoma irudikatzea, egia esan, edozer gauza marraztea, horrek idolatria susta dezakeela uste dutelako. Kasu honetan, gainera, marrazkiak karikaturak ziren, eta batzuek irudikatzen zuten Mahoma terroristaren plantak egiten eta beste askok...


  Dagoeneko 2015.urtea heldu zaigu. Neska polita diote 15 zenbakiari, alaba bezain polita. Urtero, geure buruari egiten dizkiogu proposamenak. Bizitza berria bizi nahi dugu, bizitza hobea, osasuntsuagoa, solidarioagoa eta betea. John Lennonek aipatzen zuen moduan: "Bizitza da gertatzen zaiguna, beste plan batzuk egiten ditugun bitartean"   Plan horiek guztiak ez ditugu betetzen, izan ere, batzuk bidean geratzen dira. Batzuen ustez, alferrik da xede berriak jartzea, gero betetzen ez baditugu. Gainera, betetzen ez ditugunean, etsipena sentitzeko arrisku gehiago dago. B...


Beti dago lehen aldi bat edozertarako. Bloga idazteko ere bai. Arrazoi ugari dauzkat blog hau zabaltzeko. Bi aipatzekotan, nire burutazio guztiak eta barneko sentimenduak ordenan jarri nahi nituzke. Bestalde, nire hizkuntza berriari, euskarari, merezi duen lekua eskaini nahi nioke. Bizitzak eskaintzen dizkidan lehenengo aldi guztiak barneratu eta gozatu nahi ditut. Jende onez inguratuta, gure mundu txikia zabaltzeko eta hobetzeko gai izango gara. Seme-alabak haztea erronka handia da. Hain zuzen ere, gurasook ez ditugu inoiz ahaztu lehenengo irribarrea...


ilargiarenjakinmina 1456147824642

Eibar eta Zarautz dauzkat bihotzean. Euskarari merezi duen lekua eskaintzeaz gain, blog hau izango da nire bizipenak, burutazioak, interesak eta pentsamenduak askatzeko gunea. Baikorra eta alaia naizelaren ustean nago. Jende onez inguratzen saiatzen naiz. Irekia naiz eta gizartearen arazoekin kontzientziatuta nago. Animaliak maite ditut eta ingurunea zaintzen saiatzen naiz. Ahuleziek eta akatsek ere egiten dute bidea nirekin. ;) Familia eta lagunekin planak egiten gozatzen dut. Soziedadean lagunekin elkartzea, janari onaz gozatzea, filmak ikustea, hizkuntzak ikastea, itxasoari begira paseatzea, bikotekidearekin batera etorkizuneko planak egitea... horiek dira nire eguneroko xede xumeak.