Jakin-mina eta ilargia...

...ez badira handitzen, gutxitzen.

Harremanetarako

ilargiarenjakinmina 1456147824642

Eibar eta Zarautz dauzkat bihotzean. Euskarari merezi duen lekua eskaintzeaz gain, blog hau izango da nire bizipenak, burutazioak, interesak eta pentsamenduak askatzeko gunea. Baikorra eta alaia naizelaren ustean nago. Jende onez inguratzen saiatzen naiz. Irekia naiz eta gizartearen arazoekin kontzientziatuta nago. Animaliak maite ditut eta ingurunea zaintzen saiatzen naiz. Ahuleziek eta akatsek ere egiten dute bidea nirekin. ;) Familia eta lagunekin planak egiten gozatzen dut. Soziedadean lagunekin elkartzea, janari onaz gozatzea, filmak ikustea, hizkuntzak ikastea, itxasoari begira paseatzea, bikotekidearekin batera etorkizuneko planak egitea... horiek dira nire eguneroko xede xumeak.